Biok batera

Bazoaz espaloi zabal-zabal batean aurrera. Apenas dabilen jenderik, zaila da inorekin estropezu egitea. Bat-batean, ordea, norbait dator kontrako bidean, eta, ustekabean, bata bestearen parera iritsi zarete. Bietakoren batek apartatu egin behar du, tupust egingo ez baduzue. Biok batera barkatu! esan eta biok batera apartatu zarete: biok alde berera, ordea. Elkarri enbarazuzko irribarretxoa egin, eta norabidea zuzendu duzue, baina biok batera, eta biok alde berera ostera ere. Han ibili zarete, sinkronia osoan, harik eta makurra zuzendu eta, azkenean, bakoitzak bere bidea hartzea lortu duzuen arte. Aio! esan diozue elkarri. Biok batera. Dibertigarria izaten da.

Hurrengoan, egizu nire lagun batena. Halako trantze bat egokitu zitzaion batean, laguna eta bidera irten zitzaiona makurra zuzendu nahian zebiltzalarik, bi-biek han hurbileko hotel bateko bidea hartu zuten elkarrekin. Are dibertigarriagoa izan omen zen.

One thought on “Biok batera

  1. Behin egoera horixe gertatu zitzaidaan auzoko apezarekin. Hark ezkerrerat eta nik ere, ohartu gabe, ezkerrerat jo nian. Gero biok eskuinerat, gero ezkerrerat… Horrela biga bostetan. Hondarrean, barre egin ondotik, bakoitza bere bideari jarraitu gintzaizkioan.
    Nik harekin, ordea, ez nikean ondoko hotelerainoko bidea gogo onez hartuko. Niretzat ez zukean dibertigarriagoa izanen. Ez zekiat harentzat.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude