Etorkizuna

Orain arte ikusi ez nuen trepeta elektroniko bat dauka lagunak eskuan. Eta horrek zertarako balio du?, galdetu diot. Lagunak ez badaki, ez daki inguruko inork. Trepeta erakutsi dit, hatz puntari eragin dio, irudiak pasatu dira abiada bizian, une hartantxe gertatzen ari den munduko albiste inportanteena ezagutu dugu, inoiz praktikatuko ez dudan jolas distiratsu baten nondik norakoak esplikatu dizkit

3 thoughts on “Etorkizuna

  1. Etorkizuna ematen diguten sistemarik ez dago nire uste apalez. Gaur egiten ditugun ekintzeen bidez eratzen da etorkizuna.Lanean gogor ari diren ikasleek egiten dute beren etorkizuna, baita euskalgintzan eta euskal politikoan ari den Euskal Herriak ere.

  2. “Carpe diem”. Hitz hauek idazterakoan, bizitza laburra dela eta bizi-biziro gozatu behar dugula esan nahi izan zuen Horaziok.
    Galdera bat: etorkizuna orainaldian txertatzen duen lagunak ez al du bere bizitza den baino askoz laburragoa egiten? Ez al da konturatzen bizitza sakonki bizitzeko orainaldia bizi behar duela, etorkizuna orainaldien mugagabeko batuketa baita?
    Beste galdera bat. Horrelako trepeta elektronikoek ordezkatzen al dituzte: espero ez zuen oparia bereganatzerakoan haur txikiaren begirada liluratua, gure bihotzeko azukre koskorrari lehenengo musua ezpain-ezpainetan ematerakoan bularrean nabaritzen dugun bero kiskalgarria, aspaldidanik ikusten ez genuen lagun minaren besarkada estu-estua, mendi eta itsasoan gertatzen diren egunsenti edota ilunabar zoragarriek gure baitan sortarazten duten une magikoa, eta hainbat une eder, triste,malenkoniatsu, alai…?
    Ordezkatzen al du bizitza bera?

  3. Tramankulu berri guztiak erosten dituen ezaguna badiagu. Kontu bitxia gailuona, ia atera bezain agudo zahar bihurtzen ditik droga horrek jota dagoen erabiltzaileak hurrengo berrikuntzaren zain dagoelako. Poz handiak lipar xume batez baizik ez dik asetzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude