5 thoughts on “Ostiral beltzak

  1. Oiloa, kontrakoa sinetsarazi nahi diguten arren, gurea duk. Hazi, elikatu, zaindu eta prestatu geuk egin dugulako. Jateko orena iristen delarik, aldiz, ortziraleko debekua asmatu ditek biziarteko era guztietako buldak baliatzen dituztenek.

    Halako ekimenak gero eta maizago ikusiko ditugulakoan nagok, jendea jadanik potroetarainotzen hasia baita.

    Egon bizkor.

    Hondar oharra: ezin ikusi izan diat ekimena. Nik

  2. Bai, egia, ez zakiat zer gertatzen den.
    Dena den, Txantrea adiskide, sartu zuzenean SUSTATU albistegian, eta bertako albisteetako bat duk “Ostiralak beltzez” ekimenaren berri ematen duena.

  3. Orain dela bizpahiru aste edo, Gipuzkoako Foru Aldundietan lan egiten duen adiskide minak argazki bat bidali zidan ineterneten bidez. Argazkian bildutako lankideek, beltzez jantzitakoek, ez zioten irribarre goxorik erakusten objektiboari, ez eta nire adiskideak ere. Jendea potroetaraino dago, eta mugitzen ari da; ikusiko dugu zer esango duen etorkizunak.
    Guk jubilatuok, guztiekin bat eginik, gure ahalegin apurrak mugituko ditugu gizakiaren eskubideen alde!!

  4. Enpresariek beste ekimen bat asmatu dute ostiralerako: langile bat (edo batzuk) hautatu eta lanetik bidaltzea, beti ere ostiraleko lanaldia bukatzeko minutu gutxi falta direnean. Batzuetan ahoz jakinaraziz, askotan idatziz. Eta kaleratutako(ar)en ordenagailuaren pasa-hitza baliogabeturik.
    Ostiralak, Arretxek lerrakeen gisa.

  5. Anjel: irakurri egin diat, esker mila.
    Jaime: jubilatuok egin ditzakezuen ahaleginak hagitz eskertuak izanen dituk. Denok gaudek txalupa berean, zer norabidetan arraun egin behar dugun zuzenduko dutenak beharko ditiagu. Eskarmentutik heldu den jakintza duk, gehienetan, laguntzarik handiena.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude