Aurki arte

Jiratu eta zure lanaren espazioari begiratu diozu, azken begiraldia eman diozu zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari. Agur, konpai, aurki arte. Merezitako opor batzuk hartzera zoaz. Baina zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari begiratzeko modua ez da beste urteetan bezalakoa izan. Garai batean, bazenekien itzuliko zinela, bazenekien hor izango zenituela mahaia, makina edo erreminta zure zain. Orain, garai bateko segurtasun hura sentitu nahi zenuke, sinistu egin nahi zenuke oporren ostean ere lanaren espazioa eta lanabesa hor izango dituzula zure zain. Baina ez, ez duzu segurtasun hura, eta, gainera, etorkizunari buruzko korromioan pasatuko dituzu oporrak, hori ere ondo dakizun kontua da, gogoan dituzu-eta, ondo gogoan ere, denbora luzez lanik gabe

7 thoughts on “Aurki arte

  1. Batzuk oporretara lantokiari aurki arte esanez, eta besteak lanik gabe, lantokia aurkitu arte.
    Izan ongi oporretan. Gu hemen izango gaituzu berriro ere zure idatziak plazerrez irakurtzeko zain.

  2. Oporretako “lan” bakanetakoa, zure zutabea irakurtzea genuenok, orain, hori ere ez? 😉
    Eskerrik asko zure egunero-eguneroko ziztadarengatik eta laister itzuli, Anjel!!

  3. Ongi merezitako oporrak ederki gozatu. Bota haserreak eta nekeak ttotton salara eta bizkortu aldarte eta zorroztasuna. Sarri arte, ez haut kezkatu nahi, baina hire aiduru egonen gaituk. Ongi pasa.
    Egon bizkor.

  4. Ongi paxa aixkide. Ea hor nonbaiten musaren bat edo topatzen duan hire hurrengo liburuaren iturri oparo!
    Izan untsa.

  5. Ondo pasa, esaterako, hondartza batean, mojitoa eskuan, betaurreko beltz super-moderno horietako batzuk jantzita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude