Bidegurutzean

Karmen deituko diot. Ezkongabea, berrogeita hamar urte inguru egin zituen neskame Donostiako etxe oneko familia batean. Ia neska koskorretan hasi zen bertan lanean, eta laster ekin zion familia hartako manerak, kortesiazko formulak, traturako konbentzioak imitatzeari. Eta politesse hark guztiak gaztelaniazkoa baitzuen zelofana, Karmenek garbi zeukan: garaiko ispilu frankista hartan, gaztelaniak, boterearen erakarmenaz gainera, indar praktiko handi nahitaezkoa zuen. Bada, emakumeak ez zuen etsi eredu hura guztiz bere egin arte. Gaztelaniazko ereduak, ukiturik izatekotan, izan zitzala xarma bereko beste hizkuntza batenak, batez ere frantsesarenak (hurbiltasunarengatik, distirarengatik, gaur ingelesak duen tokiarengatik), eta ez euskararenak. Txikitan ikasitakoak kontzienteki baztertu, gaztelania ahal zuen ondoen ikasi eta, gainera, ukitu frantses batzuk ere ematen hasi zen bere jardunari. Adibide batek balio dezake: frantsesak izan ziren