Kimerategi

Espainiako Erregeak abisatu berri digu ez gaitezela gal kimeren bila. Hiztegiaren arabera eta hitzaren lehen adieran, kimera bat da gezurrezko ilusioa, utopia, proiektu burutu ezina. Erregea independentziaz ari da, independentzia kimera bat da haren esanetan. Burutu ezina. Baina herri bateko gehiengoak aukera hori egiten badu, zer eragozpen legoke burutu ezina zena errealitate bihur dadin?

Hiztegiak kimerari ematen dion bigarren adieran dago erantzuna. Kimerak liskarra ere esan nahi du bai euskaraz bai gaztelaniaz. Independentzia bilatzea liskarra bilatzea da. Eta liskarra itzaltzeko, Espainiak badaki non daukan giltza: Konstituzioan. Halaber, badakigu Konstituzioaren giltzak non daukan sarraila: ejertzitoan. Liskarrean.

Inoiz aipatu dut hemen Kimerategi, ni jaiotzerako desagertua zen Orioko baserri baten izena. Azken mendeetako Espainian Kimerategi bat eraikitzen ari direla ikusi du Erregeak. Hortik abisua.

6 thoughts on “Kimerategi

  1. Espainiako erregeak ez du independentzia onartuko. Ez Kataluniakoa, ezta Euskal Herrikoa ere.
    Ez du herriari galdetu nahi, zeren erantzuna bere kontrolik at dago. Orduan, badaezpada hobe da ez uztea.

  2. Espainiako erregeak ez du independentziarik onartuko. Ez Kataluniakoa, ezta Euskal Herrikoa ere.
    Ez du herriari galdetu nahi, zeren erantzuna bere kontrolik at dago. Orduan, badaezpada hobe da ez uztea.

  3. Espainiar hauek beren estatua ere ez dute ezagutzen. Euskaldunekin egoskor eta katalanekin zeken jokatzea ere! Presidentea ere argi dago nongoa daen, nekez du erantzuten eta galderak bueltatzen dabil beti. (barkatuko ahal didate galiziarrek! Txistea borobildu beharra neukan)

  4. Kimera erraiteko bertze ele bat txakur-ametsa duk. Gure ametsa (burujabetasuna) bi hankako txakurren bidez suntsitu nahi zigutek liskarrik handienak sortu dituztenek. Gure historia ezabatu nahi dutenek gerorik gabe utzi nahi gaitiztek.
    Mapa mundi ia osoa bortez bete duenak, zakilarena ez ezik, bere mihiaren jabe ere izan beharko likek (gogoratu Venezuelako presidenteari errana), jendearen nahia aintzatetsi behar duk, baita bizitza osoan nahi izan duen guztia egin duenak ere. Haren

  5. Diktadore genozida batek aukeratutako ergel bat XXI. mendeko Europako estatu bateko buru izatea iruditzen zait niri benetako kimera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude