Fatua

Erlijioak eta sinbolo erlijiosoak kritikatik, satiratik kanpo daude? Salman Rushdiek Bertso satanikoak argitaratu eta gero, Jomeini imanak idazlearen eta haren editoreen kontrako fetua bat dekretatu zuen, kontu jakina da. Solidarizatu nahi zutenek, norekin solidarizatu behar zuten? Liburuan agertzen zen sinesmen musulmanaren satirak mindutakoekin ala heriotza zigorrarekin kondenatutako Salman Rusdhierekin?

Izan ziren erreakzioen artean, bat iltzatuta gelditu zitzaidan memoriaren ganbaran. Lustiger monsinoreak, kardenala izateaz gainera Akademia Frantseseko kideak, araztasun guztizkoaz jo zuen auziaren muinera:

2 thoughts on “Fatua

  1. Anitz koloretako iritzi eduki daiteke erlijioei buruz: batzuk positiboak eta beste batzuk zeharo ezkorrak. Gauza bat da argi: edozein erlijiok gizakiarengan ezkuturik dagoen edertasunarekiko grina jakin du ateratzen oparo.
    Azken egunotan, Paris eta Loire-ko katedral, abadia, eliza, eta beste santutegiei egindako bisitak berretsi du iritzi hori. Edozein motatako erlijiok kilika dezake artistaren inspirazioa: kristaua, judutarra, musulmana, indiarra edo txinatarra izan. Argi da, beste aldetik, artisten lanik izan ez balitz, erlijioek ez zuketen horrenbeste arrakastarik izan. Beraz, monsi

  2. Agintari erlijiosoek nahi duten haritik abiatuz gero artistek beren lana egin zezaketek, Kristoren irudia margo zezaketek garai zehatz horretako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude