Harrikada

Gobernu zentralaren Madrileko erkidegoko delegatuak Cristina Cifuentes du grazia. Prentsaurrekoan ari zelarik Madrileko azken manifestazioen berri-edo ematen Aragoiko Agustinaren pare, datu bat bota zuen harri-harri eginda utzi gintuena:

2 thoughts on “Harrikada

  1. Benetan HARRIgarria. Bainan HARRIgarriago atxeman dut PP ko idazkari nagusiak indignatuek Kortesera sartu nahi zutelarik, egindako aldarrikapena. Indarrezko sartze hori 1981 garren urtean militarrek egin nahi zuten estatu kolpearekin alderatu du. Ekintza biak, azalez berdintsuak izan arren, haien funtsa eta zioa ezin ditzakegu konparatu. Militarrek euskaldunen errependikapen legezkoak nahi zituzten isilarazi, frankismo berri bat ezarri nahiz; boterea nahi zuten Iberiako herrien ahotsak isil arazteko. Indignatuek bizitza duin baten alde borrokatzen ari dira. Boteretsuek eta munduko finantziarien injustiziak eta geheigikerieri bukaera bat nahi diete eman. Egitan nabaritzen da PPa frankismoren ixteretatik sortu dela.

  2. Badituk poliziek egiten dituzten lanak eta, jakina, badituk egundaino egin(en) ez dituztenak. Liskarren ondoko garbiketa edo txukuntze lanak bigarren multzoan kokatzen ditiztek poliziek, hots, neholaz ere egin behar ez dituztenen multzoan. Halako kasuetan ohikoa duk inguruan harrapatu duten norbaiti eginaraztea lan hori, beraz, Leitzarrak zimizta baino lasterrago jasoko zituzkeen kiloak ez zitiztean poliziek jaso, ez diat uste.
    Lehen multzoko lanak, ordea, hagitz gogoko baitituzte, poliziek berek egin nahi izaten ditiztek, propio. Joan den egunean, lanuztea zela eta, poliziek txoil gogoko duten parlamentariari olo latzak eman zizkiotean. Cuadra jauna, bere dokumentazioa erakutsi bazuen ere (ederki zekitean nor zen!), jipoitua izan zuan. Nehongo delegaturik ez duk azaldu fitsik ere gaitzesterat; ohiko kalakariak isilik geratu dituk; halako pintadaren bat agertzen denean sumindurik agertzen direnek orain ez ditek ja ere erran. Ontzat eman ditek.
    Harriez mintzo diren hauek gero harrituko dituk joan nahi dugula adierazten dugunean. Jakinaren gainean zaudek: gu bagoazik!
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude