Ederrean bat

Antzinako greziarrek zerura begiratzen zutelarik, kosmosa (orden ederra, grezieraz) goresten zuten. Unibertsoa kosmos zuten: txit eder ordenatua. Bada, halaber, jatorri amerikarreko lore txiki bat, koloretsua eta oso ederra, kosmos izena jarri ziotena bere edertasunarengatik. Unibertsoaren errealitate neurrigabea eta lore txiki apal batena, izen berdinarekin uztarturik. Ederrean bat, izenez eta izanez.

Adituek esan berri dute aldaketa klimatikoak bost milioi pertsona hiltzen dituela jada urtero. Landareen eta animalien ehunka espezie galtzen ari da eragin berberagatik: tartean, kosmos izeneko loretxoa. Ez gara gai

3 thoughts on “Ederrean bat

  1. Kasu bitxia gizakiona, sorkuntzaren alerik bikainena omen gaituk, ukitzen dugun guztia izorratzen diagu baina. Mundua munduago lukek gu gabe, desagertu diren espezie anitz ez zukean egundaino desagertuko gizakia egon ez balitz. Gizakiek aldamenean duten guztia agortzen ditek, ez ditek mugarik. Naturaren berezko oreka hausten benetako espezialistak omen gaituk.
    Jaimeri: gehienetan hik erranarekin ados egoiten nauk, gaur, aitzitik, ez. Gizakia gauza izanen duk kaosa esportatzeko gugandik argi urtetarat. Egon eta ikusiko duk. Ez zegok gizakia ezin izorra ez dezakeenik.
    Egon bizkor.

  2. Hutsa: “desagertu diren espezie anitz ez zukean…” jarri beharrean, “desagertu den espezie anitz ez zukean…” jarri nahi nian.
    Barka hutsa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude