Sugearena

Ipar Carolinan bi buruko suge bat agertu da. Bi muturretan, buru bana. Isatsik ez. Bi buru pentsatzeko, bat aurrean eta bestea atzean. Bi buretatik zeinek erabakitzen du, ordea, alde batera edo bestera joatea, atzera edo aurrera egitea? Bi buruek elkar hartu beharko dute, bestela sugea erotuko da. Edo bestela, biak ez badira bat egiteko gai, buruetako batek hozka egin nahiko dio besteari. Indar

3 thoughts on “Sugearena

  1. Bi buru, bi aburu. Ez zekiat nola egokituko den suge berezi hori. Psikiatraren baitarat joan beharko dik.
    Krisiaren kontuaz denaz bezainbatean, buru bakarreko sugea duk hemen arazoa. Gu zerbait izatekotan, harrapakinak gaituk, ez gaituk narrasti horren ezer. Benetako suge tzarrak ez bezala, hots, sekulako betekada eman ondotik aste beteko txegostea burutu beharrean; krisi-sugea ez dik deusek ere asetzen. Harrapatzen duen guztia irensten dik. Aurrean eramaiten dik ondoan duen guztia. Ez dik aintzatesten nehongo legerik, ez dik etorkizuna gogoan. Horrela segituz gero elika lezaketen guztiak akituko ditik, haren aseezintasunak mundua ez ezik, bere burua ere hilko dik.
    Egon bizkor.

  2. Galderatxo bat. Esaterako: Ezkerreko buruak zuzentzen duen dagokion txegoste aparatuak kaka ekoizten badu? Beste bururaino helduko litzateke?
    Euskal Herriari datorkion kakak ez gaituzte inoiz bultzatuko beste burua hozka egitera, hemen mendez mende pilatutako benenoa isurtzen?

  3. Bu buru bi aburu. Politikan ez daiteke hain gauza txarra. Arrazoinamendu edo elkarrhizketa batean bi aburu izan daitezke elkarren aurka;bainan bi aburu desberdinetatik ebazpen baikor bat atera daiteke jalgipenatzat. Bainan klase borrokan eta herri askapen gathazkan ez du beti baliorik arestian idatzitakoak. Bereziki indarra eta nagusitasuna eskuratzen dituenak besteari kasurik egin nahi ez diolarik eta zapalkuntza dela haren ihardespen bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude