Urakana

Lerrook idazten ari naizen unean auskalo Sandy urakana zer txikizio eragiten ariko den bazterretan, baina apenas dagoen inor han-hemen emandako alarma-deien berririk ez duenik. Ez da harritzeko, eta ez soilik urakanak eragingo omen dituen hondamendiengatik. Urakanik gabe ere eguraldia dugu eguneroko gure solasen trentopic merkeena, ez igogailuetan bakarrik. Telebistako programatzaileek aspaldi usaindu zuten zenbateraino den emankorra eguraldiaren mauka, eta pixkana-pixkana informatiboak eguraldiari buruzko informazioen atari bihurtzen joan dira. Ohartuko zineten: albistegiak argaldu egin dira, eta eguraldiari buruzko partea, lehen apendize hutsa izaten zena, orain urakan bat bezain gizena dator, ia albistegi osoaren neurria hartzeraino.

Mutila logelako armairuan ari da zer jantziko duen erabaki nahian.

Konspirazioak

Nire memoria xaharrak gogoratzen dituen lehendabiziko gaitz guztien errudunak herejeak ziren. Laster, gorriek eta komunistek bat egin zuten herejeekin. Gerraostean, Franco judeo-masoiak ikusten hasi zen baita Carmenen peinetaren atzean ere. Azken urte luzeetan, ETAk hartu dio tokia konspirazioari, bera izan da Estatuaren defizit orotarikoak ezkutatzeko tapa-txuloa. Orain, berriz, anti-sistemak dira kale-kantoi guztietatik agertu direnak sistema zirtziltzeko borondate gaiztoarekin.

Sistemarik ez balego ez legoke anti-sistemarik. Hargatik, on da begiak sisteman jartzea. Orain arte, dirua barra-barra zebilenean eta sistemarik ez balego bezala bizi ginenean dirua dugunean jai! kantatuz, sistema kapitalista esate hutsak mantra zahar baten oihartzunak ekartzen zizkigun. Krisiari esker, sistema kapitalistari betiko mutur beltz bere-berea ikusi diogu, eta bihotzaren tokian diru-kutxa gotor bat daukala gogoratu zaigu.

Gurpila

Banketxeak bezeroa salatu, epaileak kondenatu, poliziak bahimendua babestu, politikariek beste aldera begiratu, agintariek banketxeei laguntzen segitu eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu. Banketxeak bezeroa salatu, epaileak kondenatu, poliziak bahimendua babestu, politikariek beste aldera begiratu, agintariek banketxeei laguntzen segitu eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu.

Gurpil madarikatuaren hortzek ez dute gupidarik, eta egunero 160 familia etxerik gabe eta kale gorrian gelditzen da Estatuan. Beren etxeen erreskatea lortzeko aukerarik gabe eta, bitartean, banketxeek erreskatea eskatzen segitzen dutela.

Desarmea

Urteko egunak baino santu gehiago eman baitu humanitateak, egun bakoitzak luzea du bere santuen zerrenda. Hogeitik gora dira gaurkoak: Aptonio, Benao, Ceda, Gibitruda, Ebaristo

Festa

EAEko herritarroi arraroa egiten zaigu gaurko eguna. Herritarroi, diot, nahiz badakidan generalizazio guztiak direla txarrak. Eguna arraroa da Estatutuaren aldekoentzat eta kontrakoentzat, euriarentzat eta eguzkiarentzat, festa ospatuko dutenentzat eta lana egingo dutenentzat. Egingo nuke arraroa egiten zaiola baita Patxi Lopez lehendakariari ere. Baina arrarotasuna ez dator, ene iritziz, orain dela oso gutxi ezarritako festa berri bat izateagatik, edo, nahiago bada, tradizio faltagatik. Estutzen banauzue, ez da arraroa ezta jende askoren ustez goitik behera inposatutako festa baten estigma daramalako ere. Arraroa da, artifizialtasunarengatik. Interes politikoek eraginda, gutxi batzuk festa hori jarri behar zela eta jarri behar zela setatu ziren, eta beren karamelua lortu arte etsi ez zutenen maina baten usaina du.

Baina izan nadin positiboa: nik Sarasateren Euskal Kapritxoa entzunez hasten dut gaurko eguna.

Itsuak

Benetako justizia bilatzen duen justizia saiatuenak ere zaila du, ia ezinezkoa, begiak iristen ez diren tokian argi egitea. Frogak falta. Halatan, torturak ez baitira jendearen bistan praktikatzen, existituko ez balira bezala da, eta torturatuaren hitzak sistema guztiaren kontra egin behar du, borroka aurrez galdu batean. Larrutik ikasitakoa ezin argitara eman.

Tortura-zuloekin aski ez, eta orain kalea ere haiek bezain estolderia itsua izatea bilatzen ari da Espainiako Barne Ministroa. Lekuko deserosorik gabea. Argazki kamerak, mugikorrak eta irudiak debekatuta, polizia babestea omen du helburu. Ez du esan nola babestuko dituen hiritarrak, legea, demokrazia. Kaleak itsututa, iritzi publikoa itsutu nahi du: bihotzak

Pertsona

Igandeko bozetan 1.718.696 pertsona geunden deituta. Pertsona, gizabanakoa. Auzia da pertsona bat aktoreen maskara zela erromatarrentzat. Horregatik ere izango dira hauteskundeak sekretuak. Baina ez dakit noiz, pertsonak

Atzerapena

Lerrooi ekiterakoan ez dakit bozek eman dutena. Dakidana da hautagai bozkatuenak deiak egiten hasi behar duela gainerako hautagaiekin mintzatzeko. Zer esango dute eta zer ezkutatuko, zein da beren benetako asmoa, zein da batak besteari sartu nahiko dion ziria? Esan nahi dutena eta esan behar ez dutena neurtzen asmatu behar, hori izango dute lehen erronka.

Baina zergatik ez astebete atzeratu errondaren hasiera? Ostegun honetan nazioarteko kongresu bat hasiko da Donostiako Kursaalen. Esaten ditugunen eta esan gabe gordetzen dugunaren neuronak aztertuko dira bertan. Gure zerebroaren txoko txiki txukun batzuetan kontzentratzen da gure espresio-gaitasuna eta handik abiatzen da gure ahozkotasuna, han gelditzen gordean nahi duguna ere. Boto gehien izan duen hautagaiak on luke beste hautagaiekin batera izena ematea kongresuan. Beren arteko negoziaketek lortuko luketen kalitatearekin alderatuta, ez dirudi atzerapen handia.

Hausnarra

Hausnarketa eguna, egonarria eragiten dion data. Zertaz hausnartu behar du? Aukerak asko dira: hautagaiek eman duten mailaz, eskaini dituzten programez, isildu dizkiguten kontuez, susmatzen ditugun