Izokin zalea

Gure ezagun bat, izokin zale amorratua bera, izokina ematen zuten kultur ekitaldietara joaten zen soilik. Harentzat, izokinak markatzen zuen erakusketen eta estreinaldien kategoria. Halako batean, ordea, patata tortilla lehor-lehorrek hartu zuten izokina bezalako mokadu finen tokia, ateratzen zuten ardoa gero eta zakarragoa zen, kontratatzen zituzten zerbitzariak txit ziren baldar esperientziarik gabeak, eta degradazioaren prozesu etengabe horretan, azkenean gertatu beharrekoa gertatu zen: kultur ekitaldietako lunchak kendu zituzten. Ordurako, gure ezagun izokin zalea guztiz zegoen desagertuta.

Prozesua ez da, antza, bukatu, eta, ikusten ari garenak ikusita, ez dute etsiko kultur ekitaldiak ere guztiz kendu arte: kultur usaina duen oro laguntzarik gabe gelditzeko bidean da, galdetu bestela Zinemaldiari, Musika Hamabostaldiari, Abaori

Nago ez ote den gure ezagun izokin zalea kultur aurrekontuak kudeatzen ari dena.

2 thoughts on “Izokin zalea

  1. Kultura izan da, betidanik, klaseen arteko aldea azpimarratu duen markagailua. Beno, beharbada, ez da baieztapen hau zeharo egia, zeren ezagutzen baita klase altuko hainbat jauntxo herritar batzuek atxiki duten kultura metatu ez duena. Dirua ate guztiak irekitzen dituen orotariko giltza ahalguztiduna dugu…omen.
    Nik uste dut garrantzitsuak direla, oso, kultur ekitaldiak, liburu irakurketa, bidaiak eta abar, baina, batez ere, eleanitza izatea. Penagarria da benetan Espa

  2. Gauzak arras aldatzen ez diren bitarte etsigarrian, benetako Kulturak laguntza ofizialik gabe moldatzen ikasi beharko dik. Adiskidekeria handia suertatzen duk laguntza horiekin. Bide berriak aztertzen aritzen diren hamaika talderi ez zietek sosik emanen, aitzitik, sona handia (ezen ez soinu handia) eta entzute gaitza (nahiz eta entzungaitza den) erdietsi duen zorionekoren batek gainerako musikariek baino aisa diru gehiago lor zezakek kultura sailari esker. Bide alternatiboetan zegok, hein handian bederen, zinezko kultura.
    Jaimeri: irudi benetan penagarria Azkendakari eta enparauek emaiten dutena, eleaniztasuna erran duk? Elebakartasunaren exkaxa kalamidade hauena, ehun hitzekin bizi dituk.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude