Etena

Lagun artean, telebistan agertu berri den lehendakarigaiak zenbat urte ote dituen. Taldeko batek bere I-phonea atera du eta datuaren bila hasi da. Bitartean, ordea, taldea beste gai batera pasatu da, agian delako lehendakarigaiak euskarari buruz duen jarreraz mintzatzera. Handik laster, ordea, I-phonea atera duenak eztabaida hondatu du lehendakarigaiaren adina kantatuz: berrogeita hamaika urte!

Txantxak txantxa: gure zerebro xaharrak protagonismoa galdu du, gailuek hartu dute, neurri batean beintzat, gure jardun askoren dinamika. Zer jakin nahi dugun, momentuan daukagu erantzuna. Ez da txarra. Internetik gabe ez genuke jakingo zer egin. Baina kontua da teknologia berriei esker askotan datua, xehetasun txorrotxa eta anekdota nagusitzen zaizkiola diskurtsoari, osotasunari. Neuk ere maite ditut trepeta berriak, baina

15 thoughts on “Etena

  1. Halaxe duk, teknologia berrioi esker, elkarrizketan erraiteko deus mamitsurik ez daukanak ildo-gidaria izan daitekek saretik edozein une nahiz tokitan erdiets dezakeen argibide sortari esker. Hondarrean solasa zein solaskideak izorratuko ditik, nehor ez duk ausartuko ezer iruzkintzerat teknologia zalearen galbahetik pasatu behar ez izateko.
    Tramankulu edo trepeta berriak erabili behar ditiagu, bai, baina geure zerebro nahiz sena zokoratu gabe, etxeko

  2. Zure testuan esaten duzun bezala, teknologia berriak onak dira baina lagunarteko jarduerak moztu eta hondatzen dituzte. Kasu batzuetan hori pasatzen dela egia bada ere, ez nago ados zure iritziarekin, arrazoi sinple hauengatik:

    Nire ustez, teknologiak ez ditu lagunarteko jarduerak, erlazioak… mozten, gizakiak baizik. Teknologia berriak kalte egiten dute guk erabiltzen ditugun moduarengatik, aurrerakuntzak ez dute ezer txarra bere kabuz egiten, bakarrik erremintak dira

    Zure adibidean diozunaren arabera, iPhone-a eztabaida moztu eta hondatu duela diozu,
    baina eztabaida ez da hondatu mugikorrarengatik, eztabaida hondatu da aparatuaren jabearengatik, berak iPhone hori erabili duelako eta bat-batean informazioa esan duelako. Hala ere, ados nago teknologia (ordenagailuak, telefonoak…) gure zerebroa eta adimena ordezkatzen dituela batzuetan.

    Beraz, esan dezakegu teknologia berriak txarrak direla gure

  3. Teknologia berriek izan duten eragina gizartean nabarmenak dira, non nahi aurki ditzazkegu gure erantzunak.

    Hala ere, ez nago guztiz ados zure iritziarekin. Gailu berriek, egundoko denbora pasa egiteko gai dira lagun artean. Badira egunak, hitzak ahotik ateratzen ez direnak, eta komentario txoroak esaten pasatzen dugun arratsalde osoak, horretarako, trepeta berriek, haien jolasekin eta informazioarekin entretenitzen gaituzte.

    Egia da, zuri gertatu zaizun antzera, gai elektroniko hauek solasaldiak hausten dituztela, baina honi esker, arratsaldeak eta egunak pasa ditzakezu lagunekin gai honetaz eztabaidatzen, azken finean, ate bat ixtean, beste bat irekitzen zaizu.

    Bukatzeko, gizartea pixkatxo bat modernizatu beharko genukela uste dut, eta hori, gailu berriak lagun artean barneratuz hasten da.

    Eskuminak nire partetik.

  4. Ados nago, gaur egun edozein lekutan zalantza bat sortzen bada bereahala jakin dezakegu zalantza horren erantzuna interneta duen mobil batean begiratuz. Baina agian asko orokortzen da gure zerebro xaharrak protagonismoa galdu duela esaterakoan, oraindik pertsona askok duelako bere zelebroa protagonista gisa. Gainera, interneta gabe biziko bagina beste hainbat lekutan bilatuko genuke informazio hori, entziklopediatan edo liburuetan adibidez. Eta nire ustez askotan fidagarriagoa izan daiteke.
    Beste aldetik, lagun arteko jardunak mozten eta hondatzen dituztenarekin guztiz ados nago. Askotan lagun bati gertaera bat kontatzen diozu eta ez dizu kasurik egiten mobiletik hitz egiten hari delako.
    Teknologia berriak erabiltzea ondo dago, baina gogoratu gure zelebroa batzuetan ere erabili behar dugula.
    Besterik gabe, agur bero bat.

  5. Kaixo Anjel, zure bloggetik pasatu naiz, eta testu hau irakurri dut. Esan behar dut, zure iritsiarekin gustiz ados nagoela. Teknologia berriak asko gustatzen zaizkit baina, bai uste dut, trepeta berriekin lagun arteko jarduna mozten duela.Teknologi berriek, edozertarako erabil dezakete gaur egun. Urteak pasatzen hari diren bitartean, teknologia hobetzen joaten ari da. Baina, teknologia ez da gustiz fidagarria, ez dakizu nork dagoen pantailaren beste aldean zure testua ikusten.Bueno, hau da guztia, aio eta ondo pasa!

  6. Kaixo,zure sarrera irakurri det eta ados nago azaltzen duzunarekin, kontatzen duzun anekdotarekin gehienez, baita bidaltzen duzun mezuarekin. Orain azalduko naiz:

    Gaur egungo teknologia oso aurreratuta dago,eta horregatik edozein pertsona edozein lekutan, adibidez, Interneta erabili dezake. Eta hori bere gauza honak eta txarrak ekartzen ditu; zuk adibide bat ipini dezu, eta anekdota horretan iPhona duen pertsona ez da oso ondo ateratzen,teknologiaren erabileraz abusatzen duela. Gaur egun kasu horiek askotan ikusten dira,jendea eta bere nahia Interneta erabiltzeko edozein gauza egiteko, batzuetan bakarrik informazioa bilatzeko eta konpartitzeko, beste batzuetan destakatzeko laguneen artean edo laguneen artean mamu bat bezala egoteko.

    Zergatik? Lehen esan nuen bezala,beste gauzak alde batera utzita,nire ustez,gauza da interesgarria izatea. Eta hor sartzen da teknologia berriaren boterea (kasu honetan Interneten boterea),edozein gauza bilatzeko eta batzuetan edozein gauza egiteko. Horregatik nire proposamena da teknologia berrien erabilera gure lagunen artean zaintzea,agian,gure lagunen artean gaude eta ez gure etxean autista batzuek bezala, baita ere ez gara pailazo batzuek arreta deitzeko aurkikuntzan.

    Beno,gutxienez hau da nire iritzia eta ikusten dituen kasuak, erabilgarria izan daiteke edo ez, hori beste asunto bat da. Eskerrik asko zuen harretagatik.

  7. Oraintxe irakurri dudan bezela, zuk oraingo gazte gehienek bere garuna erabili beharrean I-phonak erabiltzen dituztela esan duzu dauzkaten edozein duda argitzeko. Guztiz ados nago esan duzunarekin baina nire ikuspuntua ere eman nahi nuke.
    Lehenik eta behin arrazoi duzu teknologia berriak gure garunak baino garrantzi gehiago artzen duela esatean duzunean. Baina nik irakurtzean ulertu dudan moduan, zuk garrantzi gehiago ematen diozu lagun arteko konbertsazioa eteteari.
    Nire iritziz garrantzi handiagokoa da gure garuna errenplazatzeak ekartzen dituen ondorioak . Hau da orain mugikorrek dituzten edozein aplikazio erabil dezakegu edozertarako, beraz, gure garuna errenplazatzen hari gara konturatu gabe. Azkenik ezingo dugu mugikor gabe bizi, batez ere gazteok.
    Arazo honi aurre egin beharra dago, eta modurik onena nire ustez gazteek erabiltzen dituzten mugikorrek aplikazio gutxiago edukitzea izango litzateke. Baina hori lortzea oso zaila izango denez arazo honekin bizi beharko dugu.
    Eskerrik asko nire iritzia jasotzeagatik, erantzunaren zain, ondo segi.

  8. Zuk esan duzun bezala, teknologia berriak beharrezkoak bihurtzen ari dira gure bizitzan. Ideia hori defendatzeko argudio batzuk emango ditut.

    Gaur egun, gazteek ez dira liburutegira joaten informazioa bilatzeko gure gurasoak eta aiton-amonak egiten zuten bezala, mugikorra atera eta minutu batzuk geroago erantzuna daukate.

    Alde batetik, 2010-ean Euskal Herrian egindako galdeketa baten arabera, inkestatzaile euskaldunek azken hiru hilabetetan 70% erabili zuten ordenagailua, eta interneta erabili zutenak 66,6%-k izan ziren.

    Beste aldetik, aste batean internet-a erabiltzen dutenen portzentaia 60,7-ko da, Eta mugikorra internet-arekin erabiltzen dutenak 93% dira.

    Honen ondorioz lagunen erlazioetan minak sortzen dira. Eta ere, eskolako bataz-bestekoak asko jaisten dira.

    Internet-aren gehizko erabilera gutxitzeko gurasoak bere seme-alabei gehiago kontrolatu beharko zuten, eta eskoletan irakasleak adiago egon beharko zuten, ikasle batzuk eskolako ordutegietan internet-en egoten dira eta.

    Ezer gehiago komentatzeko. Nik Teknologia berrien oso laguna nahiz, baina oraindik ez dute nire bizitza kontrolatzen eta horrela segitzea espero dut.

  9. Planteatzen duzun arazoa, teknologia gehiegi erabiltzen dugula da, ez dugula burua erabiltzen segituan interneten edo teknologia berrien laguntza erabiltzen dugula, ondo dagoela laguntza pixka bat edukitzea baina batzuetan gehiegi erabiltzen dugula laguntza hori.

    Bat nator zurekin zergatik gure burua segituan ohitu egiten da laguntza hori edukitzera, eta ez dugunean laguntza hori, ezin dugu ezer egin edo asko kostatzen zaigu. Kalkulagailua erabiltzea bezala da, hasieran eskolan ikasten duzunean ez duzu kalkulagailuarekin egiten (LH-en) , baina DBH-en zaudenean (ni bezala) asko erabiltzen duzu kalkulagailua

  10. Egia esan, teknologiaren gizartean bizi gara, bai, baina oso latza iruditzen zait gizakiok daukagun gaitasunekin, ez izatea gai solasaldi lasai bat etenik gabe edukitzea.

    Arazoa larria dela esango nuke, jendearekin gaudenean edukazio txarrekoa dela mobilarekin aritzea ez da esan beharrik. Gainera, Andu Lertxundik aipatu duen bezala, trepeta berriek zenbat lagun arteko jardun mozten dituzte eta solasaldiaren gaia jada aldatu dugunean, ez du zerikusirik gaiarekin berriro pasa dugun gaiari buruz ezer esateak. Halere, garuna moteltzen dela esaten du jendeak eta hainbeste teknologia erabilita pentsatzea gehiago kostatzen dela esaten dute adituek.

    Besterik gabe, ezin utziko dugu teknologia berriek gure garuna hil dezaten.

  11. Nire iritziz, Lertxundiren ikuspuntua nirea bezalako da. Internetik gabe biziko balinake ez genukeen jakingo zein izango zen erantzun egokiena gure diskusioetan. Orduan, interneten bidez badaukagu nahi dugun momentuan ikusi zein den erantzun egokiena eta azkarrago bukatu gure eztabaidak. Baina, ere bai esan behar da, internet ez dela batez fidagarria eta kontuz handiz ibili behar dela eta edozein pertsonak dezakeela ipintzea edozein gauza.

    Hurregon arte.

  12. Lehenik zorionak Andu Lertxundi testuarengatik oso ona iruditu zaidalako zeure testua.

    Zuk idatzitakoarekin guztiz ados nago eta zure iritziaren alde nago. Teknologiek xehetasunetan galtzen gaituzte eta gure burmuina islatu bezala egiten digute. Gaur egun askotan gauzak pentsatu ordez internetera edo beste teknologietara jotzen dugu eta horrek nire uztez geuri ere kalte egiten digu dena eginda ematen zaigulako.

    Nire uztez trepeta horiek bakarrik beharrezkoak direnean erabiliko beharko genituela eta ez ia beti bakarrik erabil ahal ditugulako. Azkenik uzte dut arrazoi guztia duzula interneterik gabe ez genuela zer egin jakingo eta hori neure uztez ez da postekoa.

    Bukatzeko hauek izan dira neure ideiak gai oni buruz gustatu zait zeure testua espero dut neurea zeuri gustatzea.

  13. Gaur egun, interneta egunero erabiltzen dugu gazteok.Dena limite bat dauka, baina, dirudienez, interntaren erabileraz hitzegiten ari garenean, ez dago mugarik. Egunero, interneta erabiltzen dugu gure gauzatarako: infromazioa bilatzeko, eskolako etxekolanak egiteko…etab, baina, bereziki, interneta erabiltzen dugu lagunekin hitzegiteko web sozialen bidez. Eta honen ondorioz, askotan, gazteok, etxean gelditzen gara ordenagailuarekin jolasten kalera atera ordez.

    Nik ados nago zuk esandakoarekin : “Baina, horixe: trepeta berriek zenbat lagun arteko jardun mozten eta hondatzen duten”. Ordenagailua tresna berria eta baliagarria da. Baina konturatu gabe, internetaren menpean gaude eta orain, denetarako erabiltzen dugu. Gure bizitza sozialetan eragin haundia izan du. Momentu hauetan, mila milioi pertsona daude web sozialetan konektatuta lagunekin hitzegin, ez nago esaten hori gaizki dagoenik, baizik eta, gu geu mugatu beharko genuke gure internetaren erabilera, bereziki web sozialaren erabilera. Web sozial hauek erabiltzen ditugu lagunekin hitzegiteko eta askotan, etxean gelditzen gara lagunekin hitzegiten web sozialen bidez kalera atera ordez eta hori, gaur egungo gazteetan ergain txarra edukitzen ari da.

    Mundo geek, EStadisticas mundiales eta wikipediak 2011ko abenduaren egindako estadistikaren arabera:
    31 milioi pertsona bisitatzen dute wikipedia egunero eta 799,092,160 pertsona bisitazen dute web sozialak egunero.
    Nabarmena da, estadistika hauek ikusita, zerbait ez dagoela ondo eta zerbait egin behar dugula konpontzeko.

    Nire iritzeiz, mugak jarri beharko zirela web sozialen erabilera mugatzeko edo bestela bakoitzak mugatu beharko zuela bere burua interneta erabilltzerakoan, bereziki, web sozialak.

    Konklusioz, internetan erabili diateke, baina neurri batean.

    Agur!

    Camila. S

  14. Testu ona, lendakagaiaren adibidea asko gustatu zait.

    Baina nire ustez, gehiegi orokortzea dela esango nuke, niri behintzat hori ez zait gertatu, edo gertatu baldin bazait, ez nahiz gogoratzen. Bai, gaur egungo gailu teknologikoen erabilera gehiegizkoa da; izan ere, lagun asko ditut, kaletik ibiltzen joan eta mugikorra edo dena delakoa, ez dagoela momenturik mugikorra poltsikora sartzen duela, eta bide guztia mugikorra eskuan eramaten du.

    Mamira joanez, egia esan, niri zuk esan duzuna, I-phone bat hartu eta informazio zehatza eman, eta elkarrizketa hondatzen duela, nire kasuan, lehenago esan dudan bezala, ez zait gertatu, edo gertatu baldin bazait ez naiz gogoratzen. Hori bai gailu teknologikoetaz hitz egiten hari garela aprobetxatuz, gailu teknologikoen erabilera, gehiegizkoa dela esango nuke; hori bai, nik ere nahiko nuke “smartphone” horietako bat.

    Izan ere, nik ez daukat politikaz ideia askorik, baina gurasoen arteko eztabaidak, edota hitzaldiak krisiari buruz; momentu txarrean gaudela, diruarekin kontuz ibili behar dela, geroz eta okerrago gaudela… Hori entzunda, gero telebista jarri eta teknologiari buruzko milaka iragarki. Aste bat pasa, eta jendea gailu teknologiko horiekin. Ez dut asko ulertzen, baina penagarria iruditzen zait. Gero ere entzun dut behin baino gehiagotan, guraso askok liburuak oso garestiak direla esaten dutela, edota eskolako materiala bera garestia dela. Hori egia bada, benetan kezkagarria da, 500 euroko mugikor bat erosten diozu zure semeari, eta gero 30 euroko liburu bat erosteko kexak, kezkagarria benetan.

    Beno ba, gustura txapada honekin,
    Ondo segi!

  15. Lehenik zorionak eman beharrean nago. Oso ona iruditu zait zure testua eta hemen duzu nire iritzia. Zuk esan duzun bezala oraingo teknologia berririk gabe ez ginen ezer esango, teknologia berriek zerikusi handia izan dute gure bizitzan eta zegiko dute izaten.
    Baina gauza bat daukat aipatzeko, esan nahi dudana da gero eta pertsona gehiago hari dela teknologia berriak erabiltzen eta ez direla enteratzen, gero eta pertsonak gutxiagok ikusten dutela errealitatea euren begiekin. Horren ondorioz itsututa hari gara geratzen eta ez dakigu nola jokatu.

    Baina egia esan beharra dut ni ere teknologia aurreratu onen barruan nagoela eta itsu hari garela geratzen, baina baita ere esan nahi dudana da, gaur egungo ia etxe denetan dago ordenagailu edo telebista bat gutxienez.
    Ori bai egia esan beharra badut zuk idatzi duzun testuarekin bat natorrela zuk esaten duzun trepeta horiekin, gaur egun erabiltzen diren tresnak gero eta hobeagoak direla eta horrela segitzen badugu teknologia oso garatua den mundu batera ailegatuko garela.

    Agur honekin despeditzen nahiz, hurrengo arte Angel.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude