Atzerapena

Lerrooi ekiterakoan ez dakit bozek eman dutena. Dakidana da hautagai bozkatuenak deiak egiten hasi behar duela gainerako hautagaiekin mintzatzeko. Zer esango dute eta zer ezkutatuko, zein da beren benetako asmoa, zein da batak besteari sartu nahiko dion ziria? Esan nahi dutena eta esan behar ez dutena neurtzen asmatu behar, hori izango dute lehen erronka.

Baina zergatik ez astebete atzeratu errondaren hasiera? Ostegun honetan nazioarteko kongresu bat hasiko da Donostiako Kursaalen. Esaten ditugunen eta esan gabe gordetzen dugunaren neuronak aztertuko dira bertan. Gure zerebroaren txoko txiki txukun batzuetan kontzentratzen da gure espresio-gaitasuna eta handik abiatzen da gure ahozkotasuna, han gelditzen gordean nahi duguna ere. Boto gehien izan duen hautagaiak on luke beste hautagaiekin batera izena ematea kongresuan. Beren arteko negoziaketek lortuko luketen kalitatearekin alderatuta, ez dirudi atzerapen handia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude