Itsuak

Benetako justizia bilatzen duen justizia saiatuenak ere zaila du, ia ezinezkoa, begiak iristen ez diren tokian argi egitea. Frogak falta. Halatan, torturak ez baitira jendearen bistan praktikatzen, existituko ez balira bezala da, eta torturatuaren hitzak sistema guztiaren kontra egin behar du, borroka aurrez galdu batean. Larrutik ikasitakoa ezin argitara eman.

Tortura-zuloekin aski ez, eta orain kalea ere haiek bezain estolderia itsua izatea bilatzen ari da Espainiako Barne Ministroa. Lekuko deserosorik gabea. Argazki kamerak, mugikorrak eta irudiak debekatuta, polizia babestea omen du helburu. Ez du esan nola babestuko dituen hiritarrak, legea, demokrazia. Kaleak itsututa, iritzi publikoa itsutu nahi du: bihotzak

19 thoughts on “Itsuak

  1. Torturaren aurkako lanean gabiltzanok ederki dakigu, irudien faltan, zein zaila den ezkutuko errealitate gordin hori ezagutzera ematea.
    .
    Irudirik ezean, torturaren aurkako armarik eraginkorrenetakoa hitzak ahalik egokien erabiltzea delakoan nago, eta zureak ezin egokiagoak izan dira, zinez.
    .
    Eder askoak ere bai, Andu, eta bihotzez eskertzen dizkizut.

  2. Badago, ezta?, nazioarteko erakunde ofizialik Espainiari eskatu ziona kamerak jartzeko polizia etxeetan, atxilotuen egonaldi osoa grabatzeko moduan. Espainiar gobernuak ere, oker ez banago, saiatuko zela hitz eman zuen (aho txikian erran ere, badakigu), eta epaile izar horietako batzuk ere gomendatu zutenak. Hori aurrera eramanen balu Gobernuak, eta gaurko Ministroaren asmoa kontuan harturik, non eta kale gorrian eginen ote lituzkete tortura lanak?

    Sarkasmo baldarra nirea, badakit, zure zutabe finaren aurrean, baina auskalo noraino heltzeko gai diren…

  3. Nik pentsatzen dut jendea kalera atera behar dela protesta egitera, ez bagara kalera ateratzen gobernuak ez digu kasurik egingo eta horrela segituko gara.
    Espainia gaur egun tortura bat da zeren ezin dezakegu ezer egin, kalera ateratzen garenean jo egiten digute, ez bagara ateratzen gobernuak ez digu kasurik egingo.
    Guk egin behar duguna da Espainiako jende guztia juntatu poliziak eta guzti eta protesta handi bat egin gobernuko jendea bakarrik geratu arte. Horrela kasu gehiago egingo digute.

  4. Egia da, itsuen bizitza oso zaila da, bizitzari aurre egitea ez da batere erraza zure inguruan zer dagoen eta nola dagoen ikusi gabe.Gaur egungo sozietateak ez du ori kontuan artzen, horregatik egiten da zailagoa.
    Ezin dute lan askoetan lan egin, ezin dira beste pertsona normal bat bezala bizi, eta hori ez da batere justua.

    Gauza asko egin behar dira, batez ere konponbide bat lortzeko,denon artean saiatu beharko genuke.

  5. Gaur egun, argazkirik eta bideorik gabe bizitzea, aro industrialean elektrizitaterik gabe bizitzea bezalakoa.Beti argitu daiteke pizgailuren batekin,baina emaitzak ez dira berdinak izango.

    Debeku honi aurre egiteko beharra dago, irudirik gabe, oso zaila izango zelako egungo errealitate latza eta gogorra baieztatzea. Badakit irudiez gain, badaudela beste bide batzuk errealitatea baieztatzeko, hitzak esaterako, baina modu hau ez da argazkiak bezain erabakigarria, ezta fidagarria ere.

    Erabaki honek, hiritarren askatasunaren kontrakoa da, eta espresatzeko aukerak gutxiagotzen ditu. Guzti honen konponbidea greba bat prestatzea izan liteke, Espainiako Barne Ministroa konturatu dadin, hartutako erabakia zentzugabekeri hutsa dela.

  6. Gaur egun, denok dakigu tortura asko gertatzen direla munduan. Askotan entzuten dugu kaletik,egunkaritik edo berrietatik pertsona bati torturatu egin dutela. Inoiz ez dute praktikatzen jendeen begien aurrean, baino bai gertatzen da gure begien aurrean.

    Mundu guztia konturatzen da gauza horiek gertatzen direla munduan eta hori kontra egiteko konponbideak ez ditugu bilatzen.itsuak gauden bezala dirudi.

    Gaur pertsona bati torturatu diote, baino hurrengoan zure semea,arreba edo zu zeuk izan zintezke torturatua. Ez al zaitezte konturatzen itsuak garela dirudiela?

  7. Torturarekin ez da ezer lortzen, torturatuak bai ondo dakie zer sentitzen duten momentu txar horietan.

    Polizia etxeetan kamerak jarri beharko litzakete, benetan ikusteko hor gertatzen dena eta herritar guztiak ohartzea zer gertatzen ari da. Bihotzak nekez erreakziona dezake ikusten eta ezagutzen ez duen zerbaiten aurrean. Torturatuen aurpegietan antzeman daitekek benetako izua ezagutu dutela. Argazki kamerak, mugikorrak eta irudiak debekatuta, polizia babestea omen du helburu.

    Torturatzen duena, torturatua izenez gero ez zuen berriz inor torturatuko. Baino torturatzen dutenak ez dute kulparik agintzen dutenak baizik.

  8. Argi dago ikusten ez dugunari buruz ezin dugula iritzirik eduki eta frogarik ez duzunean ezinezkoa dela defendatzea. Eta argi dago neurri berri honekin lortu nahi dena jendea arazo honen aurka iritzirik ez edukitzea.

    Neurri berri honekin, arazoa ez da herritarrak defendatu gabe eta jendearen herritarren iritzirik gabe gelditzea, iraganean, beharrezkoa bada, defendatzeko proba sendorik ez edukitzea gertatuko litzateke. Hitzak proba sendoak ez direlako eta ez direlako nahikoa justiziaren aurrean kasu bat defenditzeko.

    Mila esker zure testua gure azterketan erabiltzen usteagatik. Ondo ibili.

  9. Injustizia bat dela argi dago, eta gaur egungo politika ikusita, kamera, mugikorrak etab. kalera eramatea debekatuko dutenik ere ez zitzaidan batere arraroa egingo. Ez al gaude ba, gure eskubidean, injustizia bat garatzeko ala behintzat, grabatzeko, tortura hori gehiago errepikatzea saiatzeko?

    Barne ministroak ondo egiten zuela esaten duen jende asko dago, baina jende hori -Anjelek ondo esan duen bezala- itsututa daude. Ez dute ikusten beraiek ere gure maila sozial berdinean daudela? Beren eskubideak murrizten ari direla? Eta poliziek berdina, ez al dute ikusten politikoen txotxongiloak al direla? Ez al dute ikusten gurekin protestatzen egon beharko zutela?

    Azken finean, hori da politikoei gure egoerari bueltak ematea behartuko diona. Zer egingo dute denok greban jartzen baldin bagara? Nondik aterako dute dirua? Poliziak gurekin bat etortzen badira, ez da egongo irabaziko gaituen inor.

    Eskerrik asko irakurtzeagatik.

  10. Torturaren aurkako lanak zailtasun handiak dute, dudarik gabe, beti falta dira frogak eta hauek daudenean, jendea hauen aurrean itsutu egiten dira , ezer ikusiko ez balu bezala.

    Ados nago zurekin, baina, Gaur egun, Tortura kasu gehienak aztertuak izaten dira; baita ere, errudunak bilatuak. CVR-ek dioenez,gaur egun, torturaren kopuru maximoa %75 eko da urtean 6.443 pertsonek Tortura mota bat jaso dute. Tortura kopuru hau handia da, eta hauetatik erdiak baino gutxiago aztertzen dira, frogak ez daudelako ala , itsuak bihurtzen direlako hauen aurrean.Egia al da arazo handiak daudela frogak bilatzen?

    Eskerrik asko zure testuarekin ideia handiak piztu dituzu jendearen haurrean

  11. Badakigu gaur egungo sozietatean ez daudela abantaila gehiegi pertsona itsuei laguntzeko. Badaude baina oso gutxi edo eskasak.
    Gainera pertsona horiek gure gizartean lan doblea egin behar dutela ahurrera jarraitzeko. Lan egiterako orduan edo bilatzerakoan oso zaila egiten zaie bilatzea.
    Gainera lan gehienetan ezin dute parte artu eta hori ez da batere justua pertsona horientzako.
    Gaur egungo gizarteak duten aurrerakuntzekin gehiago egin beharko lukete pertsona horientzako.

  12. Nere iritsiz zure testua oso egokia da. Gaur egun injustiziotaz hitz egiten duelako eta ez duelako beste testu batzuek bezala jendeak entzun nahi duena jartzen, gaur egungo bizitzaz hitz egiten du baizik. Nere ustez arrazoi guztia duzu ez dakigula noiz eta non egiten diren torturak esaten duzunean. Espainiako barne ministroak kaleak izorratzen ari da bere lege ziztrinekin. Beste aldetik ez zait ondo iruditzen poliziak babesteko argazki kamera, telefono mugikorrak, bideo kamera eta olakoak erabiltzeari uztea, gainera guk ez dakigu poliziak egiten dutena.

  13. Lehenik eta behin, Andu Lertxundiri arrazoia emango nioke torturaren froga ezagatik. Kalean jendeak jakitekotan badakite tortura badagoela , baina ikustearen ezak eta ez existitzea emateak ez du asko laguntzen. Gainera, argazki kamerak, mugikorrak, irudiak…debekaturik egonik nola nahi duzue herritarrek honen aurrean erreakzionatzea ikusi ezinik daudenean tortura desagertu balitz moduan?
    Badakit Espainiako Ministroak honenerako egin duela kamerak debekatzea eta hala iritzi publikoa itsututa lortu duelarik, baina torturatu eta hili edo sufritzea egin dioten ondoren airean geratzea bertan frogarik gabe hori guztia pasa eta gero, logikoa iruditzen al zaizue?
    Hau bukatzeko arau batzuen aldaketa egin beharko zela pentsatzen dut, bereziki Espainiako Barne Ministroak egindako debekuarekin poliziari babesle bezala utzita.

  14. Andu ni zurekin bat nator. Nik ere uste dut justiziak eta gobernuak batzuetan gauzak egiten dituzte zentzurik gabe. Ez dute pentsatzen guretaz eta gauzak egiten dituzte eta ia beti gaizki. Nik ere uste dut gauza absurdoez kezkatzen direla eta gauzak garrantzitsuak aldera usten dituzte. Adibidez internet eta gauza horietaz asko kezkatzen dira eta gauza garrantzitsuak herritarrak adibidez aldera usten digute.

    Horregatik, ni uste dut herritarrak protestak egin beharko genuke hori aldatzeko!

  15. Dakidan gauza bakarra da, ezin dezakegula defendatu ezin ikusi dezakegun gauza bat eta gutxiago ere frogak ez dauzkagunean. Eta neurri berri honen aurka dagoen jendea ez jakitea zer egin ezta zer iritzi eduki.

    Jendea ez dago kezkatuta herritarrek defentsa ez dutelako baizik eta Espainiako Barne Ministroak esandako hitzak sendoak izatea eta urte batzuk aurrerago edukiko duten egoera.

    Mila esker zure testua erabiltzen usteagatik.

  16. Zuk esaten duzun bezala, justiziak uko egiten ari dio gaur egun gertatzen diren torturei eta poliziek erabiltzen duten indarkeriari. Frogak falta dira, hori egiaztatu dago, torturak ez baitira egiten jendearen bistan. Gobernuari ez zaio komeni arazo gero edukitzea, asko dauzka dauzkanekin.

    Horregatik, gobernuak ignoratzen bezala ari da gertatzen ari den tortura arazo honi, berari ez zaiolako komeni arazo gehiago edukitzea. Hala ere, ezin du gaurko gobernuak honi pasatzen utzi azkenean arazo hau handiagoa egingo delako.

    Bukatzeko, ez da asko kostatzen kamerak jartzea polizia zentrotan. Horrela, gobernuak ez dio lagunduko bakarrik torturatu dien jendeari baita etorkizunean hau gehiago ez gertatzeko jendeari.

  17. Gaur egun demokrazian gertatzen dena batzuentzako justizia da baina beste batzuentzako injustizia da.

    Egunero ikusten eta entzuten ditugu telebistan, egunkarian, irratian, webgunetan eta abar manifestazioak egon dira edozein lekutan eta zaurituak asko daude. Nahiz eta kamarak, mugikurrak edo argazkiak daude ez dakigu zer gertatzen da errealitatean. Bai, torturak daude eta ikusten dugu nola poziliak jotzen dute manifestatzailei baina batzuari ondo dago iruditzen zaie baina beste batzuei ez horregatik ez dakigu non dago justizia edo zer da justizia ez al zaizu hori iruditzen?

  18. Nik bat nator Anjel Lertxundirekin.

    Gaur egun,tortura asko dago qure gizartean, eta itsu gaudela ematen du. Dirudi ez dugula ikusten jendeak sufritzen dituen torturak edo edonolakoa..

    Neurriak hartu beharko lirateke.
    Polizia, argazki kamerak, mugikorrak eta irudiak debekatzea, du helburu.

    Politikoak ez daude kezkatuta, badakitelako, herritarrek ez dutelako indar gehiegi sozietatean.

    Eskerrikasko zure atentzioarengaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude