Gurpila

Banketxeak bezeroa salatu, epaileak kondenatu, poliziak bahimendua babestu, politikariek beste aldera begiratu, agintariek banketxeei laguntzen segitu eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu. Banketxeak bezeroa salatu, epaileak kondenatu, poliziak bahimendua babestu, politikariek beste aldera begiratu, agintariek banketxeei laguntzen segitu eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu.

Gurpil madarikatuaren hortzek ez dute gupidarik, eta egunero 160 familia etxerik gabe eta kale gorrian gelditzen da Estatuan. Beren etxeen erreskatea lortzeko aukerarik gabe eta, bitartean, banketxeek erreskatea eskatzen segitzen dutela.

6 thoughts on “Gurpila

  1. Irakurri dituten hitzak,kapitalismo bidera goazela deritzot. Gero eta jende aberatsagoa dago eta gero eta jende behartsua. Hau, da datorkigun bizimodua.
    Bankuetxeko agintariek eta politikoek egiten dutenekin ez dut iritzirik emango baino, zerbait oker dabilela diot.Izan ere, krisisa ez da oraingoa.
    Aitortu dezaketena zera da, bankuetxeetara diru eske joaten dana ere zenbait garaietan burugabekoa azaltzen direla.
    Pertsona baten erabakia oso pertsonala da eta bere izateko erarekin lotuta dago. Burugabetasuna berezkoa da eta baikotza bere burujabe bada, ez luke zenbait garaietan ordaintzerik ezingo duen zerbait erosi eta horretarako bankuetxeetara diru bila joan.
    Bakoitzak bere ormako zapata bilatu behar duela diot.Eta, askok ez dute horrela pentsatzen eta, erosi eta erosi, prestamoak eskatu eta ezinean eta ezin ordaindurik ibili ohi dira eta dabiltzate. Egoera eta jokaera ordea, ez da oraingoa , industriazlizazio garaikozkeroz ezagutzen da eta, orain, aldiz, krisisa dela eta, gero eta nabarmenagoa da.Baina, etxerik gabe geratzea, prestamoa ordaintzerik ezin duelako ez da egun batetik bestera etortzen den egoera, pertsona edo familiaren diruarekiko eta bizimoduaren ikuspegetik datorrela diot.
    Gainera, hildo honetatik kanpo, aipatu nahi dut, aurtengo Tunez-eko bidaia bertatik ikusi ditudala hainbat gauz esangurantsu: tunezinoak ez dira aberatsak baina, behartsua dena, dirurik ez duelako, ez da baztertua sentitzen, ez dauka dirurik, ez dauka zerekin erosi baina guk, baino duintasunekin bizi dute egoera. Esate baterako, ohizko etxeak dirua eduki neurrian altzatzen dute eta kitto.
    Baporezko trena dute,bide bakarretik dihoa, enfin eta, gu aldiz, Abiadura Haundiko Trena dela ez dugu inongo zalantzarik, ez dagiku zer nahi dugun. Ez gara konforme dugunarekin, hobetzea ongi da baina hainbesteraino. Esangu nuke merezitako bizi sistema dugula.
    ONDO IZAN.

  2. Gehiegi nahi dugula sinetsarazi nahi zigutek. Ahal dugun baino gehiago ukan nahi dugula sinetsarazi nahi zigutek. Gure ahalbideen gainetik bizi garela sinetsarazi nahi zigutek. Aberats izan nahi dugula sinetsarazi nahi zigutek.
    Baina, egungo prezioak ikusita, gure soldatak exkaxak dituk,

  3. banketxeak denori lapurretan ari bai klientei bai akzioduneie bai bere bezero eta langilei, eta politikariak horien mesedetan ari

  4. Atzokoan lagun batek zera kontatu zidan, bera bezalako batzuk badirela munduan non zenbakiak kolorez ikusten dituzten: 4a berdea, 7a horia, 3a gorria…eta ezin izan dut baina neure burauri galdetu, esandokoaren arira, guztiok gure sosak bankuetatik aterako bagenitu, agian hilabete bukaeran hain gorri bilakatzen diren kolore horiek, hainbeste amets zapuztu eta desegiten dituzten zenbaki horien atzean dauden margolariak, langabe geldituko zirela. Eta hori bai desio miresgarria, sosak aurreztu, denbora aurrezten dugun era berean, zenbakiak behingoz koloretan ikusteko aukera izan, bizitz aukera bezala eta ez bizitz kateatzailearen funtzioaren antzerakoa…eta noski teilatuak egiteko langabe bereziak autatzeko aukera izango genuke: banketxetakoak, epaileak,poliziak, politikariek…

  5. Pentsatzen jarrita nago: Ez al dira bada banketxeak, orain arte, gure ahalmen gainetik bizi izan direnak, apika?

  6. Bakarren(txantrea)bateri min eginen dakusat. Sentitzen ditiat. Askotan perzepzio utsa izaten da entzuten dugunarekin. Baina, esandakoarekin bat nator: batzuk batzuk inongo prebisiorik gabe joanen dira Bankuetxetara.
    Orain, ordea, krisisan gaude.Eta, agian, zehaztu beharko nuke beste haiek eta, orain, beste gu ere barne gaudela.
    Ni belar-motzekoa naiz.Hogeita bi urte jarrain lanean baina, fijotasunik ez. Ezer gutxi daukat eta daukatena Bankuetxeei esker. Eta, berriz ere, bankuetxera joan beharko naiz eta, beldur naiz, egoera ekonomikoa hala dagoelako. Egunerokotasunean nabarmentzen da egoera kritikoa dela.
    Hala eta guztiz, aurrera egin behar dela nondik-handiken.
    Agian,denak ez gara salbu baina,hor gaude eta ,askotan, bankuetxeen beharrean. Zer egingo dugu ba?.Lana ezean beste kontu bat da.
    Beste batzuentzat, hitz tentel hauek ere perzepzioan sar daiteke.
    Animo eta ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude