Konspirazioak

Nire memoria xaharrak gogoratzen dituen lehendabiziko gaitz guztien errudunak herejeak ziren. Laster, gorriek eta komunistek bat egin zuten herejeekin. Gerraostean, Franco judeo-masoiak ikusten hasi zen baita Carmenen peinetaren atzean ere. Azken urte luzeetan, ETAk hartu dio tokia konspirazioari, bera izan da Estatuaren defizit orotarikoak ezkutatzeko tapa-txuloa. Orain, berriz, anti-sistemak dira kale-kantoi guztietatik agertu direnak sistema zirtziltzeko borondate gaiztoarekin.

Sistemarik ez balego ez legoke anti-sistemarik. Hargatik, on da begiak sisteman jartzea. Orain arte, dirua barra-barra zebilenean eta sistemarik ez balego bezala bizi ginenean dirua dugunean jai! kantatuz, sistema kapitalista esate hutsak mantra zahar baten oihartzunak ekartzen zizkigun. Krisiari esker, sistema kapitalistari betiko mutur beltz bere-berea ikusi diogu, eta bihotzaren tokian diru-kutxa gotor bat daukala gogoratu zaigu.

8 thoughts on “Konspirazioak

  1. Gure sistema kapitalista dagoeneko bukatzear edo abian doa?. Behartsuak eta aberatsak. Eta, hauekin loturik daukagun sistema,gure sistema.Badaude sistematik bizi direnak baina ez sisteman, pobrezian daudenak nahiz dirua barra-barra dutenak. Hona, hemen nire ustez zalantza. Sistemarekiko lotutasuna ez bait dago zenbait garaietan.
    Eta Franco garaiko sistema ezarrian ere jarraitzen dugula ,aukeran esango nuke. Kaletik mezu asko jasotzen dira eta, egun hauetako batean, ostiralean, denok galdetzen izan dugun galderaren erantzuna jaso dut, denok edo, behintzak, nire inguruko jendeak: ordu aldaketa ditxosoa.
    Kontua da, ordu aldaketa Hittler eta Franco garaiako omen dela, hau da, Franco hil zorioneko egun batzuk aurretik, Hitteler esanetara joan omen ez berriz ere, eta, hala egin ere, ordu aldaketa.
    Eta, gu bitartean Iberdrolari dirua barra-barra emanez, antzinako sistema mantenduz eta inongo aldarrikapenik gabe, inozoak bezala Franco-ren agindua betetzen. Horrela usten dut behintzak. Zuk zer deritzozu, horrela dela?.
    Noren sistema betetzen dugu?
    Ondo izan.

  2. gaur egun sistemak daraman dirutsa zerga bidez eztago jasaterik; bai ,IVA bai,bai IRPF bai seguru soziala, bai gasolina bai kupoa , dena zergak dira; eta gero ejertitoarentzat dohan dirutsa

  3. zerga bidez dohan dirutsa gelditzen dugu edo madrilgo funtzionarioentzat ari gara lanean, hor dago bai seguru sozialalren tranferentzia orain 30 urte egin behar zena egingabe; hor dago kupokin aktibitatearen

  4. kontribuzioa terreinuei ezartzen zaiena, eta kotxeen udal zerga, eta beste zerga asko tabakoa eta alkoolle zerga guri dagokiu zergatze honetatik libratzea edo berak jan gaitu

  5. Kinka larrian zegoela porrot egin du sistema komunistak. Horren ondotik arrapiztu zaiku kapitalismo hutsa mondializazio eta neoliberalismoaren izengoitiz, bainan komunismoa bezalaxe kinka larrian gaur dagoena, eta kinka horren petzeroak langile xumeak eta erdi mailako klasekoak garelarik. Barkatu klase borroka aintzinako edo moda zaharreko konzeptu bat omen delako. Baina zoritxarrez ez da hala gertatzen.

  6. Boterean daudenek, agintariek eta aldamenekoek, beti halako mamuak erabili ditiztek beren gehiegikerien erantzule gisan agerrarazteko. Gurasoen herrian baseliza zaintzen zuen emakume zaharrari leporatu ziotean bertako Ama Birjinaren irudia ebatsi izana. Hori dela estakuru, bizirik ehortzi zitean (burusi batean bildurik) gero kartetan irudi hori jokatu zutenek. Familia horren aurka ari zituan aspaldian, baselizazain emakumeari seme bat hil ziotean, komunistatzat jo ondotik. Biztanleriaren ehuneko hiru hil zitean eta, gainera!, hilketen hobena hildakoei nahiz haien senideei bota zietean.
    Mamuak sortu, mamuak gizendu eta mamuen aurkako borroka aberasbide bilakatu. Negozio biribila. Hik ederki erran bezala, krisiari esker sekula baino argiago ikus daitekek sistema honen bihotzik eza.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude