Urakana

Lerrook idazten ari naizen unean auskalo Sandy urakana zer txikizio eragiten ariko den bazterretan, baina apenas dagoen inor han-hemen emandako alarma-deien berririk ez duenik. Ez da harritzeko, eta ez soilik urakanak eragingo omen dituen hondamendiengatik. Urakanik gabe ere eguraldia dugu eguneroko gure solasen trentopic merkeena, ez igogailuetan bakarrik. Telebistako programatzaileek aspaldi usaindu zuten zenbateraino den emankorra eguraldiaren mauka, eta pixkana-pixkana informatiboak eguraldiari buruzko informazioen atari bihurtzen joan dira. Ohartuko zineten: albistegiak argaldu egin dira, eta eguraldiari buruzko partea, lehen apendize hutsa izaten zena, orain urakan bat bezain gizena dator, ia albistegi osoaren neurria hartzeraino.

Mutila logelako armairuan ari da zer jantziko duen erabaki nahian.

4 thoughts on “Urakana

  1. Balkoira atera eta hotz-beroa erreparatu; udaran, kasik, txaketarik gabe hobe eta urriarte zandaliakin eta, handik aurrera txaketakin; negua iritsi orduko aterkia pronto bustizten bagara eta, urtaro aldaketa guztietan Peio Zabalaren eguraldi albisteen zain geratu, berak bait daki nolatan joango den urtaroa euritsua edo beroa.
    Ni ere aukeran, nahiago dut goizeko ihintza leiotik barne erreparatu.
    Ondo izan.

  2. Eguraldia eta futbolaren ondoren, zeintzuk ziren berriak? Sentsazionalismoaren munduan, ez dago astirik ideiez hitzegiteko leihotik at bada ere

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude