Garaikide

Joan zen mendean, ia bizitzaren erdia; geratzen zaiguna, mende berrian: han geunden, hemen gaude. Hogeigarren mendean jaioak, hogeita batgarren mendeko airea arnastu nahi genuke. Baina aire hori zein den, ez dakigu: ezin ezagutu guztiz pasatu eta denboraren distantziak zanga egin arte, gure garai honen aire arinak historian utzitako arrasto sakonak bistaratu arte. Ordurako, ordea, gu ez gara hemen izango.

Apenas dakigun zer den hogeigarren mendekoa izatea, baina handik gatoz. Are gutxiago dakigu nondik jotzen duen hogeita batgarren arnasak. Nolakoa da gaurko sentiberatasunaren isla nagusia, zer ari ote da aldatzen pertzepzioan? Eta, batez ere: aldatzen ari den horrek ba al du eraginik nire pertzepzioan?

Egutegian 2012 jartzen du, baina agian txit dira hogeigarren mendekoak bertako ilustrazioa eta estetika. Are tamalagoa litzateke egutegiari begiratzeko gure modua ere txit hogeigarren mendekoa izatea.

OHARRAK (Post scriptum)

Nire kolkoa, nire barru ezkutu hori, deseroso sentitzen da eguneroko fideltasuna gordetzen ez dudanean txoko hau egunero fidelki jarraitzen duten bisitariekin. Ea ohiko trenpua hartzen diodan

Argazki burujabea

Herri subiranoari, hain elementu desberdinez osaturiko magmari, burujabea deitzen diogu. Espresioak esan nahi du herria bere borondatearen jabe dela, gauza dela bere oraina eta etorkizuna erabakitzeko. Nola liteke, ordea, hain borondate desberdinen

Uhartea

Uharte misteriotsua, altxorrarena, Thule, Asperduraren Uhartea, Lurraren bihotzerainoko bidean dagoen Axel uhartea, Hipokresiarena, Liliput, Moreau doktorearena

Azokan

Euskal tradizioak ugaria du merkatuei buruzko kanten errepertorioa. Kantuotan agertzen denaren araura, azokatik azokara arre-arre mandako zebiltzanen kastak zapata eta gerrikoak zituen garraio eta salgai, eta klase guztietako ardoa, hariak eta oihalak, oilar eta asto

Lanbroa

Laurogeiren bat urteren bueltan ibiliko den agure bat banketxeko mostradorean. Ez baitu ondo entzuten, usteko du mostradorearen beste aldeko neskak ere entzumen kaskarra daukala, ozenki ari baitzaio, lokalean gauden guztiok bere arazoaz jabetzeko moduan. Agurea lokal txiki baten jabe da, hilero berrehun euro ordaintzen zizkioten alokairuarengatik, horri esker berdintzen zuen hila, oso pentsio txikia baitu, eta emaztea, gaixo. Faktura baten kobrantza atzeratzea eskatzen ari zaio neskari, hilabeteak baitira ez diotela alokairua ordaindu. Guk entzun ez dugun zerbait esan dio bulegariak. Sorbalden mugimenduarengatik, berak ezin duela ezer egin. Agureak ez dio nonbait ondo entzun eta bere arazoa esplikatzen hasi zaio berriro, ahots gero eta kraskatuagoaz. Han geunden bezeroek hasieran eszena irribarrez hartu badugu ere, pixkana-pixkana deserosotasuna barreiatzen hasi da lokalean, itsasaldetik datorren lanbroa bezala

Idazteko maklna

Senitarteko batek obrak egin ditu etxean, eta ganbara garbitzen ari zela, idazteko makina beltz antigoaleko bat ikusi eta harekin agertu zait etxera. Olioztatu egin duela eta puntu-puntuan jarri. Berri bat erosi nuenean, senitartekoari utzi nion, nonbait.

Ahaztuta neukan makina, ahaztuta neukan inori utzi izana. Denbora egin dut makinari begira. Auskalo zenbat ordu egingo nituen bere aurrean, auskalo zertzuk idatzi nituen bertan. Baina arrotza zait. Neure kabutan hasi eta nekea eragin dit konparatze hutsak orduko lan egiteko modua eta gaurkoa, ordenagailuek ekarri diguten pagotxaren eta orduko tiki-takaren arteko aldea. Lortuko banu oroitzea berarekin izan nuen harremana, berrituko banu bizitzan zehar izan ditudan gainerako idatz-trepeta guztiekin bizi izandakoa

Ongi etorria

Zorionak, zuretzat da lan-postua. Ezin dizugu askorik ordaindu, hasieran zaude eta formatu egin behar duzu, baina gurekin lanean haste hutsa irabazian hastea da, inbertsio on bat. Dirua gastatu egiten da eta ahitu, dirua oso da engainagarria, baina lan berriarekin ikasiko duzun guztia eta hartuko duzun eskarmentua hor izango dituzu betiko zure, ikasitakoa eta esperientzia ez dira gastatzen eta ezin dizkizu inork lapurtu, horiexek izango dituzu bidean aurrera egiteko makulu eta ondare, ez zaituzte sekula abandonatuko, eta datozen sei hilabeteetan guk espero dugun errendimendua erakusten baduzu eta ondo ikasi baldin badituzu gure lan-sistemaren nondik norakoak