Ongi etorria

Zorionak, zuretzat da lan-postua. Ezin dizugu askorik ordaindu, hasieran zaude eta formatu egin behar duzu, baina gurekin lanean haste hutsa irabazian hastea da, inbertsio on bat. Dirua gastatu egiten da eta ahitu, dirua oso da engainagarria, baina lan berriarekin ikasiko duzun guztia eta hartuko duzun eskarmentua hor izango dituzu betiko zure, ikasitakoa eta esperientzia ez dira gastatzen eta ezin dizkizu inork lapurtu, horiexek izango dituzu bidean aurrera egiteko makulu eta ondare, ez zaituzte sekula abandonatuko, eta datozen sei hilabeteetan guk espero dugun errendimendua erakusten baduzu eta ondo ikasi baldin badituzu gure lan-sistemaren nondik norakoak

3 thoughts on “Ongi etorria

  1. Eta praktikak eginik azkenik lana aurkitu zuen; soldata minimoa, segurantza gabekoa, jubilazio esperantza gutxikoa. Ahazturiko ofizio zaharrenetarikoa, Baina hor hasi zen bere lehenengo egunean, bizitzak irakatsitako praktika guztiak bere eskuetan ipiniz, jantzi garbiak zituela gainean, lantokian zein ezagunenetan. Eta hor ikasi zuen garbitzailearen mundu gehienean ez zegoela sindikatu zein praktikarik, zein gizartearen errespeto aztarnarik. Eta urtetan langile sutsua izan zen, zer esaten zutenari jaramonik egin gabe. Berak ez zuen inoiz jaso erlojurik jubilatzean baina hala esan zidan
    : bainutik behera dioana praktika edo ez praktika kirats antzekoa duk, beraz bildurrik ez eta ahotsa fuerte.

  2. Hori da nagusigo berri eta liberakeria zaleak egiten digun engainua: sei hilabeteko kontratua egiten digute, eta geure lana ontsa balinbada beste bat egiten digute; bainan horrela karrera baten egiteko eta erretreta, seguru sozialeko kotizazioetan asko galtzen dugu. Langile berritzat gaituzte urte erdi guziz. Honetaz gainera, bankuari etxe baten erosteko dirurik eskatzekotan, berehala ukatzen digute lan postu segurik ez dugulakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude