Idazteko maklna

Senitarteko batek obrak egin ditu etxean, eta ganbara garbitzen ari zela, idazteko makina beltz antigoaleko bat ikusi eta harekin agertu zait etxera. Olioztatu egin duela eta puntu-puntuan jarri. Berri bat erosi nuenean, senitartekoari utzi nion, nonbait.

Ahaztuta neukan makina, ahaztuta neukan inori utzi izana. Denbora egin dut makinari begira. Auskalo zenbat ordu egingo nituen bere aurrean, auskalo zertzuk idatzi nituen bertan. Baina arrotza zait. Neure kabutan hasi eta nekea eragin dit konparatze hutsak orduko lan egiteko modua eta gaurkoa, ordenagailuek ekarri diguten pagotxaren eta orduko tiki-takaren arteko aldea. Lortuko banu oroitzea berarekin izan nuen harremana, berrituko banu bizitzan zehar izan ditudan gainerako idatz-trepeta guztiekin bizi izandakoa

One thought on “Idazteko maklna

  1. Zer garaiak! Huts eginez gero ez zegoan zuzentzaile automatikorik. Horregatik, anitzetan, paperak akatsez beterik agertzen zituan, nahiz eta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude