Uhartea

Uharte misteriotsua, altxorrarena, Thule, Asperduraren Uhartea, Lurraren bihotzerainoko bidean dagoen Axel uhartea, Hipokresiarena, Liliput, Moreau doktorearena

5 thoughts on “Uhartea

  1. Bihar ere kobazuloaren eskaileretatik behera jestean, hitz jarioen kontalaria literaturan murgiltzean, begira ingurura eta esperantza galdu zuenaren irlaren gorputza ikusiko duzu. Utopian behin eta berriz ito den gizakiaren begirada, irlen munduan elkartasunaren itsaso horren olatuen bila, bere gorputza hitz gatztuaz berriz ere ur azpitik irteten lortu nahiko zukeenaren

  2. Kontu zinez berezi eta xelebrea uharte honekin gertatu dena. Lehen omen zegoena orain ez zegok. Lehengo geografia-jakitunez fidatu behar genuen bezala orain kontrako iritzia kaleratu dutenez fidatu beharko diagu, horrela, fede ia osoz. Halako zenbat gezur zabaltzen da egunero?

    Uharte batean kokatu zian Tomas Morok bere gizarte bikain hura, Ez-lekuan, Utopian, alegia. Kontu batzuk hagitz iltzaturik geratu zitzaizkidan liburu gomendagarri hura irakurri nuelarik. Soilik bi aipatzeagatik: lehena, argitaratu zuen garai hartan, 1515ean, gaur egun Aieteko bidea ibili nahi ez dutenek aintzatetsi beharko luketen aholkua eman zian, hots, ingeles batek hemengo liskarra akitzeko aterabidea erakutsi zian duela ia bortzehun urte (gaur anitzek bete nahi ez duena, londrestar honendako begien bistakoa zuan mende hartan). Bigarrena: egunotan aldameneko blogeko amezketar jakintsuak azpimarratu digun zerbait ez zian bete Moro handiak, izan ere, doktorego tesiak eragin dituen liburu bikaina ez zian herri hizkuntzaz idatzi, ingeleseraz alegia. Ez, latineraz idatzi zian. Bertze adarrekoek herri hizkuntzari eusten zioteino, Erromako Eliza ofizialak nehor erabiltzen ez zuen hizkuntzaren aldeko hautua egin zian.
    Bada, horixe, mapekin ere gezurretan zebiltzak.

    Egon bizkor.

  3. Hutsa: “Erromako Eliza ofizialak nehor erabiltzen ez zuen hizkuntzaren aldeko hautua egin zian” jarri beharrean “Erromako Eliza ofizialak nehork erabiltzen ez zuen hizkuntzaren aldeko hautua egin zian” jarri nahi nian. Ergatibo iheskorra ahaztu diat, barkatu hutsa.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude