Argazki burujabea

Herri subiranoari, hain elementu desberdinez osaturiko magmari, burujabea deitzen diogu. Espresioak esan nahi du herria bere borondatearen jabe dela, gauza dela bere oraina eta etorkizuna erabakitzeko. Nola liteke, ordea, hain borondate desberdinen

One thought on “Argazki burujabea

  1. Egiaztatzeko froga baldin bada herria gai den bere oraina eta etorkizuna erabakitzeko, argi eta garbi erranen diagu: ez zegok herri subiranorik. Horren arabera bankuak lituzkek burujabe bakarrak, gure oraina eta etorkizuna ez ezik, berea ere erabakitzeko gauza baitira.

    Etorriko duk den-dena kenduko diguten garaia, gero eta hurbilago zegok; ez diagu otorduak zehazteko eskubiderik izanen. Orduan ere burujabetasuna ukatuko zaiguk, zerbait gehiago galduko dugula sinetsaraziz. Honen aitzinean zera gogoratu behar zieagu halakoak sinestea jokabide dutenei: lehen espainiar inperiotik askatu ziren herrien artean ez zegok bakar bat ere Espainian deitzen duten horretan sartu nahi duenik. Bakoitzak bere arrazoiak edukitzen ditik, baina bat bera ere ez duk itzuli Espainiar erresumarat.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude