Garaikide

Joan zen mendean, ia bizitzaren erdia; geratzen zaiguna, mende berrian: han geunden, hemen gaude. Hogeigarren mendean jaioak, hogeita batgarren mendeko airea arnastu nahi genuke. Baina aire hori zein den, ez dakigu: ezin ezagutu guztiz pasatu eta denboraren distantziak zanga egin arte, gure garai honen aire arinak historian utzitako arrasto sakonak bistaratu arte. Ordurako, ordea, gu ez gara hemen izango.

Apenas dakigun zer den hogeigarren mendekoa izatea, baina handik gatoz. Are gutxiago dakigu nondik jotzen duen hogeita batgarren arnasak. Nolakoa da gaurko sentiberatasunaren isla nagusia, zer ari ote da aldatzen pertzepzioan? Eta, batez ere: aldatzen ari den horrek ba al du eraginik nire pertzepzioan?

Egutegian 2012 jartzen du, baina agian txit dira hogeigarren mendekoak bertako ilustrazioa eta estetika. Are tamalagoa litzateke egutegiari begiratzeko gure modua ere txit hogeigarren mendekoa izatea.

OHARRAK (Post scriptum)

Nire kolkoa, nire barru ezkutu hori, deseroso sentitzen da eguneroko fideltasuna gordetzen ez dudanean txoko hau egunero fidelki jarraitzen duten bisitariekin. Ea ohiko trenpua hartzen diodan

3 thoughts on “Garaikide

  1. Joan den mendeko kezkek bazirautek, oraino ere. Geroari beldurra zioagu ez baita kontu segurua. Oihaneko legeak ere hor segitzen dik. Ebasleei zigorra barik, sariak emaiten zaizkiek. Gure hizkuntzaren miraria, biziraupenarena, hor zegok, oztopoz oztopo, aitzakiak aitzakia, murrizketarik murrizketarat. Gaur egungo helburu nagusia eta hogeigarren mendekoa haurride bikiak dituk.
    Urteak iragan dituk, zahartu egin gaituk, anitz hil egin duk eta, batek zekik nola, gure aitaren etxeak, nekez, baina zutik zirauk.
    Egon bizkor.

  2. Apenas dakigun zer den hogeigarren mendekoa izatea, baina handik gatoz. Are gutxiago dakigu nondik jotzen duen hogeita batgarren arnasak.
    Arrazoi osoa duk Andu! Joan den mendeko laugarren hamarkadan jaio ginenok, hemengo gerra ostekoak ezagutuez gero Bigarren Mundu Gerraren ondorio latzak ere pairatu genitian Frantziara joan behar izan genuenok. Gero, Koreakoa, gerra hotza, Vietnamgoa eta hainbat gerra planeta osoan…
    Pelikula bat aterako bagenu, zuri-beltzezkoa izango litzateke. Beltza gehiago zuria baino. Jakina.
    Hala eta guztiz ere, ez diat gustuko hogeita batgarrenaren arnasa. Ez horixe!
    Gaur egungo gerra askoz maltzurragoa eta sibilinoagoa diagu. Gaur egun ez duk gerrarik aldarrikatzen, gaur egungo soldaduek legezko armez horniturik, beren lantegitik eta gero beren etxetik botatzen ditiztek Herriko biztanlerik babesgabeenak. Eta hor nonbait zebiltzak, deslai, heriotza noiz etorriko zain.
    Gaur egungo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude