Geruza

Iragana oso da material sentibera, eta memoriaren geruzaren bati sakatu orduko, oroitzapen gatazkatsuenen mindura sentitzen/entzuten dugu. Hemerotekek eta memorandumek asko laguntzen dute gertatu zena osatzen, baina hotzak dira, ez dute bihotzik. Ez dakite memoriak dakiena, ez dute gaitasunik oroimenaren arrakaletan gelditu zen oinazea kontatzeko: nork bere memoriatik espresatzen du mina. Baina nor adina memoria baitaude, bake benetakoa lortuko bada beharrezkoa izango da minimoetatik abiatuta gehienok elkartuko gaituen maximoa lortzen saiatzea.

Horixe kudeatu beharko dute EAEko Gobernuak Bake eta Bizikidetza Idazkaritzarako izendatu berri dituen hiru arduradunek: minimoetatik abiaturik, ahalik maximoena. Etorkizuna prestatzeko, iragana kudeatu beharko dute, oso material sentibera: haien lanak

Gillotina

Patrick Dallennes Baionako suprefeta berriak, Hendaiako Herriko Etxeak Seaskari laguntzearen kontra erabilitako argudio nagusia: “Eskola publikoa diru publikoarekin eraikitzen da; eskola pribatua, diru pribatuarekin”.

Eskola publikoak bere betebehar publikoari uko egiten ziolako jaio zen Seaska ekimen pribatua. Euskara eskola publikoetako zutabeetako bat izan ordez, eskola publikoak euskara buru-mingainik gabe uzteko gillotina tzarrak direlako sortu zuten Seaska ekimen pribatua. Kultur onura publiko bat defendatzeko

Zurikeria

Bizitzaren zebrabideetatik ibiltzeko agintzen diguten berak nonahitik ibiltzen dira, lasterbideak baliatzen dituzte. Ikasleari irakurketaren onurak predikatzen dizkion irakasle horixe ez duzu sekula ikusiko bere asignaturakoa ez den liburu baten aurrean. Alkohola kaltegarria dela eta asko edateak hondamen handienak dakartzala esan dio aitak semeari, kopatxoari tragotxoa eman eta gero. Sutu egiten zaituzte ustelkeria kasuek, baina zenbat aldiz ordaindu duzu BEZik gabeko faktura bat, zenbat aldiz egin diozu izkin ogasunak kontrolatuko ez dizun dirutxoren bati?

Diskurtsoek ez bezalako egiatasuna dute egintzek, predikatzen duguna ez dator beti bat praktikatzen dugunarekin.

Euskarari buruzko gure diskurtsoek gure egintzen egiarekin egiten dute talka. Eta seme-alabek imitatu egiten gaituzte:

Galgarri

Txikitan gure ahaide urrutiko baten pasadizoa kontatzen ziguten. Soldadu deitu zutelarik Afrikako gerraren batera, bere arropa zahar zikinak bildu, eta ganbarako habe batetik zintzilikatu zuen pilda. Hilabeteak joan urteak etorri, soldadua itzultzen ez. Hiltzat jo zuten eta haren pildak erre. Itzuli zenean, zuri zurbil gelditu zen habeari begira, arropa zikinen artean gordeak baitzituen bere sos urriak.

Aberatsek, habetik zintzilikatu ordez, Suitzan gordetzen dute beren pilda. Sosik gabeko zozooi Juan Jos

Paralelismoa

Caro Barojak, Don Juliok, oso konparazio bitxia egiten du Las brujas y su mundo liburuan. Antropologoaren ustez, politikariek antza handia dute azti eta sorginekin: ilusionismoa praktikatzen dute biek, arazoen soluzioak dituztela sinets dezagun.

Ilusionismo asko behar da langabeziaren atzoko datuak erlatibizatu eta jendearen ilusioa pizteko. Langabeen zifrak gero eta gorago, politikarien kreditua gero eta hondoratuago. Bitartean, politikariek, aztiek-eta bezala, beren bilera eta itun sekretuak egiten segitzen dute, gardentasun faltaren gaua baliatzen, beren akelarreetan alderdiaren aker-uzkiari pot emanez.

Aurki, ordea, engainuaz eta gezurraz jabetuta, haien kontrako prozesu inkisitorialak hasiko ditu jendeak. Caro Barojak egiten du paralelismo hori ere. Eta bukatzen du iragarriz, sorginak baztertu genituen bezala, iritsiko dela politikariak ere alferrikakotzat joko ditugun eguna.

Lagunak

Truman presidente ohi estatubatuarrak zioen Washington-en lagunen bat nahi duenak ondoan, hobe duela bere txakurrarekin joatea. Obamak lagun mordoa bildu zuen joan zen asteleheneko aginte-hartze ekitaldian. Orain lau urte baino askoz ere gutxiago, ordea: lagun asko galdu du bidean. Ez du asmatu orduko konfiantzari eta ilusioari eusten, bere politikak ez du espero bezala luzitu. Bi gerra eta krisi ekonomikoa izan ditu alibi. Baina bidean hainbeste lagun galdu izanak badu zerikusirik agindutakoak ez bete izanarekin ere: lorpen sozialen balantzea ez da espero zena izan; eta Guantanamo ez ixteaz gainera, bera agintera iritsi zenetik Afganistanen eta Iraken atxilotutako zibil eta gerrillariek ez dute inolako berme juridikorik.

Mundu hobeago bat aginduz hasi du bigarren agintaldia. Azkena du. Lau urte barru ez dugu jakiterik izango zenbat lagun geratzen zaion txakurraz kanpo, zenbat galdu/irabazi dituen bidean.

OHARRAK (Post scriptum)

Luis Foix kazetari katalanaren kronika bati zor diot Truman presidenteak esandakoa. Whashingtonengatik dioena berdin esan liteke munduko erresidentzia presidentzial gehienengatik ere. Begira Zapateroren azkeneko hilebeteei Moncloan: inor gabe geratu zen Moncloan, kanpoan dena zakur eta dena zaunka zuelarik. Martxa berdintsua hartua du Raxoik

Soldata-gainak

Esne egosiari gaina egiten zaion bezala, Alderdi Popularrekoak sinetsita egongo ziren soldatari ere gaina egiten zaiola, diru-zorroetako gurin-arrastoak naturalak zirela: merezi zuten kremaren, esku artean zeukaten pastelaren, bizi zuten bizkotxada totalaren saria jasotzen zuten!

Iritzi publikoa ere zorroetako gurin-arrastoei eta zorro-jasotzaileei begira jarri dute. Auziaren gainari. Baina nondik dator gaina, nork ematen du gurinaren esnea, non daude eta norenak dira errapeak? Zeintzuk dira Alderdia diruz enpo egin duten diru-enpresak eta enpresariak? Zergatik eta zeren ordainetan ematen dituzte halako dirutzak? Zenbat kontratu publiko manipulatu da? Larria izanda ere alderdi bat edo alderdi asko ustelduta egotea, arazo nagusia da administrazio osoa dagoela

Mundu-bola

Armak fabrikatzen hasiko bazina, zertarako nahiko zenuke armak egin, ez bada saltzeko? Baina krisia gogorra da denentzat, baita armagileentzat ere, eta produktuak ez du lehen bezalako irteerarik. Gainera, bake gehiegi dago bazterretan. Eta biltegiak armez gainezka, ez da justua. Baina lan-erregulazioren espedientepean dagoen enpresa batek, armen fabrika batek areago, ez baitu seriotasun-itxurarik ematen, soluzio bat nahi duzu. Hausnarrean ari zaren bitartean, zure bulegoko mundu bolari eragiten hasi zara, ia oharkabean, hatz lodiarekin. Abian da herri-izenen zaldiko-maldikoa. Afganistan, Siria, Sudan. Eta mundu-bola gelditu denean, txiripak Mali utzi dizu aurrez aurre, eta Malin uranioa dagoela etorri zaizu burura, hori ere txiripa hutsez