Erlojua

Itsas paseoan doala, puskatu den zerbaiten kraska metalikoak ikaratu du ibiltaria. Beste kraska bat. Eta beste bat. Ibiltariak burua jaso du. Aurrez aurre, erloju tzarreko orratz bat; bertako orratzak jauzika dabiltza. Egunsentia bere lehen argi urretsuak barreiatzen ari da itsas gainean, goizeko zazpi t

One thought on “Erlojua

  1. Aitzinegunean itxi zian hondarrekoz lantegiko armairutxoa. Etxerat abiatu eta andereari berri ona eman zioan: jubilatuta zegoan. Emaztearekin lantegian hondar berrogei urtean jasandakoaz solastatu zuan: jende gaiztoaz, nagusiez eta ordutegiaren itogarriaz. Ordulariak gorrotatzen zitian. Hagitz urduri jartzen zitean, lana ez ezik, lantegiz kanpoko bizimodua ere baldintzatzen ziotean: goizeko bortzetan itzarri beharra; bortzak eta hogeian, berantenaz, gosariak bukatuta behar zian; bortzak eta erdietan karrikan eta korrikan lanerat; seiak laurden gutxitan fitxatu eta seiak bortz gutxitan lanpostuan egon behar gaueko kideari txanda emaiteko.

    Jaieguneak ere ordulariari begira emaiten zitian: larunbat goizetan biloba entrenatzerat eraman behar zian haren gurasoek lan egiten baitzuten; gero entrenamendutik ekarri eta jaten eman; arratsaldean alabaren etxerat eraman biloba, beti zazpiak eta gero, denda ixten zutenean; igandeetan goizeko bederatzietarako mendigoizale taldekoekin mendirat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude