Olagarrotan

Arraldeko arrantzan ibili ez denak nekez imajina dezake zer nolako angustia sentitzen den olagarro bat harrapatu eta haren zortzi erroak besora itsasten zaizkizunean, ezin askaturiko besarkada estuan. Ezin duzu animalia gainetik kendu, odola xurgatzen ari zaizula iruditzen zaizu, harik eta haren burua zure ahora eraman eta buru azpian daukan hagin bakarra hortzekin erauztea lortzen duzun arte. Orduan, olagarroak, hil zorian, zortzi erroak askatzen ditu nagi-nagi, eta besoa guztiz libre sentitzen duzu.

Nerabetako komiki eta pelikularen batean ikusten zenuenean ontzi tzar bat olagarro erraldoi baten zortzi erro luzeek kateatuta, oso ondo ulertzen zenuen

2 thoughts on “Olagarrotan

  1. Izugarriak izaten ziren olagarro erraldoi haiek. Orain dela hirurogeita piku urte, mutil koskorra nintzelarik, Colombes-ko zinema-areto batean

  2. Jaimek aipatu dizkigun olagarro tzar eta txar horiek dituk benetako beldur laborria sortzen dutenak. Ezagun duk haien odolzaletasuna, harrapakina arras odolustu arte herstutzen ditek.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude