Uretan

Haurretatik matxismoa arnastu eta matxismoaren erdian ohitu denak, nekez du matxismoa ikusten. Gauza bera gertatzen da ustelkeriarekin, arrazismoarekin, gure egunerokotasunaren uretan murgilduta bizi diren eta arnasten ditugun beste hainbat gauzekin. Errealitate betikoak bezain egunerokoak izaki, muinetaratuta dauzkagu, ez gara haietaz ohartzen. Dira, hor daude. Baina ez ditugu ikusten. Guretzat, ez dira. Eta horregatik harritzen gara eta mintzen, inork zerbait aurpegiratu orduko:

Ahotik belarrira

Merkatuak, marketing kalkulatuenak, propaganda etengabeak ez dute zapaldu literaturak eta zineak izan duten zabalkunderako bide leial fidagarriena: ahotik belarrirakoa. Zure ahotik nire belarrira, eta niretik harenera:

Ratzinger nobela baten bila

Dimisioa emateko asmoa agertu zuenetik, bazter askotan irakurri eta entzun dugu Ratzingerren bizitzak eta nortasunak erruz ematen dutela nobela on bat baino gehiago idazteko, film gihartsu bat baino gehiago errodatzeko (honezkero, bat baino gehiago ariko da horretan). Kontakizunak osatzen neke pixka bat hartu duen edozeinek daki Aita Santu dimititu berriaren nortasuna eta historia noraino diren malgu/zurrunean aberats istorio goratsu bat bilbatzeko.

Lehenik eta behin, hor daukagu irudimenaren eskura Vatikanoko eta Ratzingerren inguruko konplot eta konspirazioen mauka: Eliza barruko botere-lehia isil bezain gupidagabeak material ezin hobea iradokitzen du botereari buruzko argumentu sendo bat garatzeko, adibidez, Roa Bastosen Yo, el Supremo (Ni, guztiz gorena) nobelaren bidetik. Peripeziaren zaleak, aldiz, ez dauka ezer asmatzen hasi beharrik Don Brown-en The Da Vinci Code (Da Vinciren kodea) eta korda bereko nobelen haria hobetzeko. Eskura dago alegoriaren aukera ere, Andr

Bel-Ami

Aspaldiko partez, Guy de Maupassant-en Bel-Ami nobela zabaldu dut ostera, asteburu elurtsua entretenitzeko. Georges Duroy du protagonista, batere eskrupulurik gabeko tipo arrunt bat, sekulako karrera egin duena oso urte gutxitan. Seduktoretzat dauka bere burua, oportunista hutsa da, idiota moral bat, eta hiru giltza ditu eskalafoi sozialean gora eta gora igotzeko: prentsa, dirua eta sexua.

Kapitalismoaren, politikaren, prentsaren eta erotismoaren arteko lotura estuei buruzko nobelak egin berri du mende eta laurden, baina haren mamia ez da batere zahartu. Begiratu egunotako prentsari: Georges Duroy bezalako pertsonaia bati buruzko kronika eta berriez gainezka datoz asteburuko hedabideak. Italiako prentsa eta hedabide gehienak kontrolatzen ditu, urrea erruz eta erraz egin du, neska pinportez inguratuta bizi da, eta, irabazi ala galdu, bera izango da, ostera ere, hango hauteskundeetako foku nagusia, izarra, Bel-Ami.

OHARRAK (Post scriptum)

Maurizio Crosetti kazetariak La Repubblica egunkarian: “Sar

Harrapakina

Irun eta Donostia faxisten atzaparretan erori eta gero, ehunetik gora preso eraman zituzten Ondarretako kartzelatik Berara, hango harrobian fusilatu eta lurperatzeko. Carmen Barojak bere memoria-liburu guztiz gomendagarrian, Gerra Zibilari buruz ari delarik, Berako hainbaten ahotik entzundako kalaka batzuk dakartza. Txutxu-mutxu lazgarriena, emakume batena, naturaltasun osoz komentatzerakoan bere senarrak

Galtzaileak

Ume batek ez du sekula galdu nahi. Noiznahi, nonahi eta zernahi, irabazi egin nahi izaten du beti. Debekuen kontrako gerra, lurralde berrien okupazioa, erosi nahi duena, jan nahi ez duena, telebistaren kontrola. Azken konkista eta inportanteena, gurasoen etsipena:

Piztiaren izena

Gogoratzen? Krisiaren atzaparrak hasita zeudenean han arrasta eta hemen zauri egiten, Zapaterok ez zuen onartu krisi baten aurrean geundenik. Eta izen berriak asmatzen hasi zen gero eta oldarkorrago zetorren piztia beltzaren existentzia ukatzeko. Orduan hasi zen bere porrota. Zezenaren adarrak barraskilo batenak zirela sinestarazi nahi izan zigun egunean.

Antzekoa gertatzen ari zaio Raxoiri. Ustelkeria, gero eta biluziago; frogak, gero eta gardenago; gezur eta mehatxuak gero eta gordinago. Raxoik, ordea, ez du gaitza izendatu nahi: ustelkeria hitza ez da bere hiztegian kabitzen.

Piztiaren izena esateko ausardia omen harengandik libratzeko modu bakarra, demonologiak hala dio behintzat. Raxoik, ordea, izu sekulakoa dio mamuaren izena esateari. Ez da harrigarri: badaki piztia izendatzeak deskalabru pertsonal eta politikoa dakarkiola.

Baina ez izendatzeak, areago. Gainera