Miraria

Argazki batean ikusi genuen estreina grafeno izeneko miraria: gerezi-lore baten gainean pausatua, hegan hasiko zela ematen zuen. Sarean kontsultatu genuen, galdera asko egin genizkion hartaz dezente dakien lagun bati. Material berria liraina omen da, fin-fina, malgua, sotila, sendoa, iraunkorra, erresistentzia handikoa, konduktibitate apartekoa (beste elementuekin elkartzeko gai dena, alegia). Etorkizuna irauliko omen du, Euskal Herria punta-puntan omen dago grafenoaren ikerkuntzan.

Pozik jarri ginen. Pozik, halaber, grafenoaren etimologia begiratu eta grafiaren familia berekoa dela jakin ondoren. Lirain fin-fina, malgua eta sotila, sendo iraunkorra, erresistentea eta konduktiboa baldin bada, otu zitzaigun metafora ezin hobea dela nahi genukeen euskara definitzeko. Areago ere jo genuen, eta hor hasi ginen amesten lirain, fin-fin, malgu, sotil, sendo, iraunkor, erresistente eta konduktiboa izango den aberri bat ere

Ointxoa

Garai bateko irakur testuetan usu agertzen ziren Gabriela Mistral poeta Nobel saridunaren poematxoak. Ikastolaren hastapenetan ume asko buruz ikasia da haren Ointxuok poema. Urte batzuk lehenago guk Escuela Nacionalean buruz ikasitako Piececitos de ni

Egoa

Opor usaina. Nerabe batzuk beren izenak idazten oso eraikin ezagun bateko horman. Atzera-aurrera dabilen jendearen batere ardurarik gabe.

Gutariko bakoitzaren munduak norbere pertzepzioa baitu ardatz, besteek ikusitakoak ez du deus balio geuk ere ikusi arte. Denek goraipatutako paisaia edo eraikina gure begiokin ikusitakoan bihurtzen da benetan eder. Eta munduak gure balentriaren berri izan dezan, geure existentziaren notario-lana egiten dugu, gure izena idatziz arbolaren batean, hormetan, treneko kristaletan. Ahal bada, pintura ezabagaitzenaz.

Europa

Europarrak gara, Europa dugu amets, herrien koloreekin margotua dago gure ametsetako mapa. Askotarikoen kulturarekin ehundutako kultura askotarikoa bizi du ametsak eta entzuten zaio ametsari. Gerra ankerrenen zelai odoltsuetan ernaldutako askatasunaren lurralde bat eraikitzea du helburu: giza eskubideen arrago eta printzipio demokratikoetan oinarritutako elkarbizitza baten berme izango dena.

Izatekotan, Europan izango ginela esaten ziguten, esaten genuen. Bestenaz, gureak egina zuela berea. Baina zenbat amets daude, zenbat Europa kabitzen dira ametsotan? Mitoak egia eternoak omen dira, baina errealitateak, mitoak bezain egoskorra edo egoskorragoa baita, Ziprera begira jarri gaitu: Europa dirua da, merkatuaren egitura du, kapitalismoaren bihotz sentimendurik gabea du arnas.

Europa oso urruti dabil amesten genion norabidetik. Horrexegatik: inoiz baino gehiago behar dugu gure ametsen neurriko Europa.

Bizi nahia, enbarazu

Aspaldi agurtu gabeko lagun bat ikusi dut farmazia batetik irteten. Mutil zaharra da, laurogeitik gora urte ditu. Banekien gaixo ibilia zela, eta itxuraren ona aipatu diot. Beso bat jaso eta eskuan daraman plastikozko zorrotxoa erakutsi dit, botikez betea. Txikiteoak-eta utziak dituela erabat.

Erramuarena

Ni bizi naizen auzoko elizan, gaurko egunez baserritar bat arduratzen da erramu sorta eder bat elizara eraman eta jende artean partitzeaz. Gure auzoko emakume batek, ordea, bere erramua eramaten du, baina ez elizan emango diotenari mespretxu egiteagatik. Badira urte batzuk bere seme bakarrak hartu zuela erramu-adar eder bat moztu eta amari oparitzeko ardura. Ordutik,

Hiru geltoki

Laster geldituko da lanik gabe, edo lehen geltokian diagnosiaren zain egon behar urduria. Lanik gabe gelditu da, edo bigarren geltokiko epaia, mazo-kolpe bat bezalakoa. Lanik gabe segitzen du, edo hirugarren geltokiko gaitzaren iraupen kronikoa. Hiru geltoki, gaitz beraren hiru fase.

Azken albisteak dio Corrugadoseko langileak lehen geltokitik bigarren geltoki gorrira bota dituztela. Hirurehun langile gehiago, horizonterik gabeko kezkuraren zangan, amaierarik ikusten ez zaion amesgaiztozko tunel beltzean. Albistearen une berean, auskalo beste zenbatek egingo zuen bat Corrugadosekoekin bigarren geltoki berean. Ehunka eta ehunka kasu egunero. Bakoitzaren mina, ordea, guztiz da desberdin partikularra bestearenetik. Hemorragiak ez du etenik. Hemorragia gelditzeko abildade faltak ere ez.

Lan ezaren kezka, horizonte ezaren laztura. Gero eta traza beltzagoak hartzen ari den, gero eta gehiago barreiatzen ari den kezkura.

Epe falta

Gauzak atzorako egiten ikasi dugu, epe laburren tiraniak bizi gaitu. Politikan bezala ekonomian, bai hezkuntzan nola sorkuntza artistikoan, raso desagertu dira planifikazioa eta epe luzeko helburuak. Haizeak gaur nondik jotzen duen hartzen ditugu erabakiak, inkestek eta hedabideek diotena bihurtu dugu ideologiaren muina, estrategien mamia. Epe laburrerako antolatzen da dena, epe laburrerako balio duten kritikak egiten dira, epe laburraren dinamikak berdintzen ditu boterea eta oposizioa. Zuriek zein beltzek, gero eta gehiago egiten dugu bat epe laburreko sisteman. Ideologiak elkarrengana biltzen ari direla ere esan liteke: epe laburrerako sistemapean lan egiten duen ideologiak idealak, helburuak, utopia antzutzen ditu.

Euskarak aspalditik abisatu zigun: denbora-muga jakin bat adierazteaz gainera, epe hitzak esan nahi du sosegu eta patxada ere. Denboraren mende bizi beharrean, denbora mendean behar genukeela, alegia.