Nostalgia

Leihora hurbildu eta gortina apartatu du. Segundo batzuk egin ditu bertan. Gero, etsipen keinu bat egin eta leihotik apartatu da. Egunak argitu duenetik, askotan egin du gauza bera. Zerbaiten peskizan dago, baina espero duena ez da postaria, etsipena ez dio bisitaren bat ikusi ez izanak eragiten: leihora hurbiltzen den aldiro gora begiratzen du; eguzkirik eta argirik gabeko zerura; laino gris astunen geruzara.

2 thoughts on “Nostalgia

  1. Nostalgia eritasun bat dela dioskute. Bainan nostalgiarik gabe bizi dena ez ote da eriago? Txikitan familiaren altzoan goxoki bizi ondoren, nork ez du sor lekua eta etxeko orhoitzapen onak gogoan? ErrefraU on bat entzuten da Ziberoan: “Orhiko txoria Orhin laket” Ziberuko edertasuna eta kultura eaguturik errex uler daiteke zuberotarren nostalgia.

    Euskal Herriaren beste muturrera joanik, badut nostalgiaren beste adibide on bat: Mexikon Gerla Zibiletik bizitzen zen emazte bizkaitar bat ezagutu nuen: Mexikoko giroan pozik sartu arren, begietatik malkoak zerizkion zortziko bat edo “Ator mutil etxera” entzuten zuelarik.

  2. Gaur bertan irakurri dut nostalgiarena paper-festan, Euskal Herriko elurretatik urrun. Bizitzako nire lehen oporrak amari deitu gabe. Liburua gaur bertan bukatu eta jarraian berriro hasi naiz irakurtzen hasieratik.
    Idatziz gaitz dut adieraztea, hain dira gauza asko sentitu dituanak. Aurrez aurre esango dizut.
    Besarkadak, animoak eta eskerrak.

    Joseba Mikel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude