2 thoughts on “Soka

  1. Halaxe duk francokumeen izaera, nahi duten guztia gezurtatzen (edo eta debekatzen) ditek, baina itxura zaintzen saiatu ere egin gabe. Egun batean onesten omen dutena biharamunean gaitzetsiko ditek. Dena gaizki egiten ditek eta, halarik ere, ez ditek azalpenik emaiten eta ez dituk lotsatzen nehoiz. Azkarrak barik, gaiztoak eta harroputzak dituk.

    Egon bizkor.

    Hondar oharra: azken aste honetan zentsura mozioa egin ziotek Barcina Nafarroako puska bateko ezordezkoari. Haren jarrera ekitaldi osoan jaramonik eza izan duk. Ez dik erantzuteko kortesia ere eduki. Bere sakelako telefonoarekin dostatzen eman dik batzarrak iraun duen denbora osoa. Lotsatu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude