One thought on “Bizkarroiak

  1. Arras egokia izenburua. Horixe baitira kapitalismoaren alde beratz eta leuna azaldu dizkigutenak, bizkarroiak. Bizkarroia, kapitalismoa bezalaxe, bere harrapakinaren gainean kokatzen duk, badik haren osasun onaren premia ahalik eta gehiago zurrupatzeko harengandik. Haien bizkar bizi dituk eta Mundua abantzu kontrolatuta zaukatek.
    Bizkarroi guztien batzarra eginen balitz harrapakinen osasunaren alde daudela erranen liketek, eta halaxe adieraziko lieketek kaltetuei. Osasun hori behar bezain bizkor egon dadin har daitezkeen neurri guztiak hartzearen alde legokek bizkarroi oro. Makalaldia egonez gero, oldoztuko liketek batzarkide guztiek, atsedena gomendatuko lioketek harrapakinari eta halako oporralditxoa hartzerat utziko liketek, hori bai, bukatu ondotik berriz lehengo baldintzetan segitu beharko likek osasun emaileak. Harrapakinen matxinada balego, ordea, bizkarroiek egoera normaltzeko ezinbertzeko erabakiak xeda litzaketek.

    Jakina, bizkarroiak asegaitzak dituk eta harrapakinaren osasuna errespetatuko zutela sinetsarazi zuten arren, zurrupatzen segituko ditek zeukaten guztia eman zietenak hil arte.
    Halakoxeak dituk: ebasle eta hiltzaile gupidagabeak.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude