Ez da ekonomia soilik, kaikua!

Gure patrika balitz krisi ekonomikoak hondatu duen guztia, gaitz erdi. Baina, tamalez, suntsitzen ari da, tsunami bat balitz bezalako bortxaz, balio etikoak, kulturalak edo politikoak ere. Bidean harrapatutako guztia hondatzerainoko indarra erakusten ari da krisia. Lekuko eta biktima gaitu.

Demokraziaren ahuleziak baliatu zituzten krisia ekarri zutenek, demokrazia bera da krisiaren oldarrak azpian harrapatu duena. Sekulakoa da krisia demokraziari egiten ari zaion zuloa, inork ez daki nola jokatu behar den zuloan, zer egin behar den zulotik irteteko. Zulotik irtetea dugu helburu. Bost axola nola. Demokraziaren bizkar jarduteak ekarri zuen krisia, eragile askok pentsatzen du demokraziaren bizkar

2 thoughts on “Ez da ekonomia soilik, kaikua!

  1. Betidanik, sekulako grina izan dut marrazketa-linealekiko. Batxiler elementala bukatu ondoren, Eibarko

  2. Diktadura gibelean uzteko lehen nahiz krisitik ateratzeko orain, beti, ezinbertzean, faltsukeria horiek guztiak diseinatu dituztenen bidetik joan behar diagu zerbait erdietsiko badugu. Mintzatu haiz lehengo garaietan lorturiko itunez eta trantsizioaz, baina benetan zerbait lortu al zen? Alegia, non geratu da Justizia eta harekin batzuek (anitzek, jendeak uste baino aida gehiagok) zuten zorra, noiz osatuko dute? Zinez nardatu arte errepikatu diguten Trantsizio Eredugarriaren eredua zein izan zen? Hobengabeak bazter uztea eta hobendunak absolbitzea? Errudunei berek debekatu zituzten hauteskundeetarat aurkezteko aukera emaitea errugabeen alderdi batzuk lege berrietatik at uzten zituzten bitartean?

    Jaime miretsiak ekarri digun oldozpena oso egokia iruditu zaidak. Daramagun bizitzaren ildo nagusia halako marrazkilariek ezarri zigutek. Noraino mugi gaitezkeen, zenbat jadets dezakegun baita nor bizi daitekeen ere, aldez aitzinetik ederki hausnartu eta prestaturiko gidoi baten arabera zegok arautua. Pentsatze hutsak izua sortu zidak.

    Egon bizkor, uzten bahaute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude