Disfrutatzen

Liburu elektronikoak ez du espero zen goraldirik egin; paperezkoak, aldiz, nabarmen egin du behera, salmentetan behintzat. Liburu-denda askok jo du erreka; liburutegietako publikoa ez da, ordea, hazi. Argitaletxeak estuasun itogarrien zurrunbiloan dabiltza; banatzaileek liburu-itzuleren beldurrez hasten dute eguna. Urteroko likidazioengatik balitz, likidatuta legoke idazle-kasta gehiena. Itzultzaileek ez dute garai batean adina enkargurik jasotzen, haien lan-baldintzak eskasten ari dira. Agintariek ohiko hitz dotoreekin laudatzen dute liburuaren egitekoa, baina inoiz baino praktika lukurragoekin murrizten liburugintzaren laguntzak.

Panorama beltzaren erdian, liburuaren onkeriazko prestigioa erruz jasotzen ari da interes faltatik, eta ez dago argi zer den hobe, liburuaren inguruko hipokresia, edo sektore askotan nagusitzen ari den liburuarenganako destaina.

Gaur, Liburu Eguna. Irakurleok, disfrutatu.

OHARRAK (Post scriptum)

Zein ote da Max Ernster-en grabatuko emakumea irakurtzen ari den liburua, zerk jarri ote du bertutearen eta bekatuaren artean erabaki beharreko trantzean?
Liburu pornografiko bat da lehendabizi bururatzen zaiguna. Edozein izan liteke, ordea. Galderaren bat eragiten duen edozein liburu esan nahi dut. Liburua, gure autonomiaren sinbolo.
Zein ote da emakumea irakurtzen ari den liburua?

3 thoughts on “Disfrutatzen

  1. Baliteke liburua pornografikoa izatea, baina ezkubiko orrialdean irudirik agertzen ez denez, sasoi hartako paper-festa erakargarriren bat izango da.

  2. Negargarria da, benetan, liburugintzan gertatzen ari dena. Jakin, edonork badaki liburugintza dela kulturaren zutabe garrantzitsuenetarikoa, garrantzitsuena ez bada. Iraultza sakon baten atarian bide gaudela ematen du. Pixkanaka-pixkanaka, teknologia berriek irudi-kulturarantz bultzatzen gaituzte gu konturatu barik. Sarritan aipatzen, eta higatzen, da guztiz ezaguna egin izan den esaldi hau: irudi batek mila hitz baino gehiago balio du. Alde batetik ikusita egia hutsa da, baina beste aldetik norberaren sormenaren murritzaile izugarria izaten da maiz.
    Egunero ikusten dugu zer gertatzen den ortografia arloan. Akatsik egin beharko ez luketenak, eskolan edo unibertsitatean dabiltzanak hain zuzen ere, hutsik potoloenak egiten dituztenak dira. Nintendo arraio horiek direla eta, gaurko gazteek ez dute jolasten, ez foot-ballean ez pilotan ez eta mendira joaten eta batez ere ez dute irakurtzen. Euren hiztegia guztiz murriztua da: guai, wau, flipatu, tio (nesken artean ere eta euskaraz!), mogoilon (txarto erabilia), krak, gayo eta abar…
    Tamalez, ez dira konturatzen bidea errazten diotela Sistemari Herria alienatzeko prestatzen duen egitasmo ezkutuetan.
    Komunikabide gehienak eta teknologia berriak Sistemaren esku daude, beraz, ez dezakegu independentziarik topa eremu hauetan. Liburuak ditugu, oraindik, kultura arloa freska dezakeen haizerik ezinbestekoena.
    LIBURUAK ALA HIL!!!!

  3. Liburuekin diskoekin gertatu zenaren antzeko zerbait gertatu hurren duk. Mundu horretan higitzen zen guztia zirkinik ezin eginik zegok egun. Kaleratzen diren liburuek, salbuespen mediatikoak salbuespen mediatiko, ibilbide urria ditek. Idazle ospetsuen (nahiz eta ospetsua eta ona bi direla garbi eduki behar dugun) lanek soilik ditek komunikabideen jarraipena. Lehen genituen liburu-denda arduradun jakintsu; saltzailea barik, irakurle; irizle zorrotz eta aholkulari onak desagertzeko zorian zeudek. Halako liburu-denda miresgarriak ere galbidean beheiti zoazak.

    Gero eta hizkera landerrago erabiltzen diagu, erdarakadak nahiz euskal funtsaren aurkako ostia galantak tartekatzen ditiagu eguneroko hizkeran batere beharrik gabe, utzikeria hutsagatik. Jaimek ederki aski azaldu ziguk zer den

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude