Hatz artetik

Italiako politikaz mintzatzean, beti irudikatzen dugu lehertzeko zorian dagoen eltze borbortsu bat. Bertan bizi den atzerritarrak ia gauero pentsatzen du:

4 thoughts on “Hatz artetik

  1. Italian zehazki zer gertatzen den asmatzen ez dakidan arren, nekez uler daitekek (ez han eta ez hemen) nola izan daitezkeen halako politikari hain txarrak behin eta berriz hautetsiak. Zer sortzen duten jendearengan bozkak haien alde joan daitezen. Ikusitakoa ikusirikan ere, nola utz dezaketen estatu oso baten zuzendaritza halako kalamidadeen eskuetan.

    Banagok ez ote duen loturarik atzoko gaiarekin, alegia, txoil gutxi irakurtzen ditek.

    Egon bizkor.

  2. Italia “far niente” nazioa, Machiavello-ren aberria, bai Italia miresten dut.

  3. Behin entzun nion italiar bati, Berlusconi bandido hutsa zela. Baina italiarrek miresten zutela, barren-barrenean bera (Berlusconi) bezalakoa izan nahi zutela.

    Ordutik hona italiarrak beste begi batzuekin ikusten ditut.

  4. Ni ez naiz inor italiarrak kritikatzeko. Egun batzuk Italian pasatu arren, ezin dut esan italiarrak ezagutzen ditudanik. Kanpotik ikusita, bitxi samarrak direla esan genezake. Berlusconi antzeko tipo bati botoa emateak zer pentsatu eta zer ausnarturik eskatzen dio gure pentsaera europarrari. Hala ere, nahiago dut Giovanni Guareschiren herri dirdiratsu eta alaia, Pepone eta Don Camilo bezalako biztanle bitxi eta histrionikoz josia, Alemania moduko herri serio eta zorrozki taxutua Anjela Merkel murritzaile eta artazilariez josirik baino. Baina, egia esan, erdigunean dago kokatua birtutea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude