Gainezka

Ibai ondoko horma zaharrean marra bat ikusi duzu, zure begiak baino dezentez gorago. Marratik behera, lokatz zaharrek orbandua dago horma. Marratik gora, zuri-zuri, kareztatu berri. Marraren ondoan, data bat. Datarik ez balego ere: ez zaizu ahaztu uholde sekulakoek herri guztia hartu zuten urtea.

Horma zaharrekoa bezalako marrak dauzkazu zeure memoriaren paretan ere. Ez bat, asko baizik: zure baitako ibaiak goraka egin duenekoak dituzu. Hor duzu gogoaren paretan senide edo adiskide min bati laguntza ukatu zenioneko orbana. Ez dira falta zure printzipioen kontrako proposamen tentagarriei ezetz esaten jakin ez zenituenekoak. Hutsak, ahuldadeak, traizioak. Zure baitako uholdeek zure memorian utzitako lokatzak. Orban baten atzetik beste bat. Eta beste bat. Zuk ezagutzen dituzu, beste inork ez.

3 thoughts on “Gainezka

  1. Zenbat halako: eskuin besoa izorratuta eduki arren, lana galtzeko beldurrak bultzatuta lanean segitu huenekoa; edo jasogailu batek orpazurda hautsi zialarik ere, lantegirat ttintto-ttintto (eta urgun), hutsik egin gabe joaiten segitu huenekoa; edo zortzi urtez jarraian soldata igoerarik ukan ez bahuen ere, noizbait galerak sakelaratuko zitialakoan lanposturat egunero joan hintzenekoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude