Proposamena

Bitxia bezain mamitsu entretenitua Paul Auster eta J.M. Coetzee idazleek lau urtez (2000-2011) elkarri idatzitako gutunen Hemen eta Orain izeneko bilduma. Gutunotan, beren kezka literarioez gainera, adiskidetasuna, kirola edo Gabonetako menua bezalako kontuak dituzte trukagai. Lehendabizikotako gutun batean, krisia ekonomikoaren hastapenetan (Zapaterok ia goizero krisia hitzaren eufemismo berri bat oparitzen zigunean kafesnetan bustitzeko), Austerrek justizia ekonomiko unibertsal baten premiaz jardun zitzaion lagunari. Merkatua unibertsala bada, merkatua bridatuko duten legeek ere hala behar lukete: unibertsalak. Bestela, nork eta nola zigortu milioika pertsona miseria totalaren zangetara bota dituzten finantzariak?

Proposamena egin bezain aise, Austerrek etsipen erabatekoa adierazten dio lagunari:

6 thoughts on “Proposamena

  1. Krisi behar luke, bai, arrazoi duzu. Baina ez da lehendabiziko aldia horrela ateratzen zaidana. Automatikoki. Bitan pentsatu gabe. Zergatik, ordea? Oinarrian krisis dago. Eta euskaldunok krisisa esaten genuen, euskaldun askok krisisa esaten segitzen du. Ez dakit hortik ote datorren nire krisia: Krisisaren krisi betean, nik krisia. inora ez daraman erdibidean gelditu naizela, alegia.

  2. Gero eta sinetsiago nago norberaren ekimenetik ekin behar zaiola bizitzari. Gero eta zailagoa delako taldeka aritzea. Azken horrek eskatu egiten du denok interes berdina izatea, eta halakorik ez da ia inoiz gertatzen. Denok uste genuen zenbait eskubide lortuak genituela: etxea, lanpostua, gutxieneko lan baldintzak. Eta ez da egia. Etxerik gabe, lanik gabe geratzen zara egun batetik bestera. Zeinek lagunduko dizu, sindikatuak? Manifestazioan kalera irteteak? Grebak? Kar-kar samina egiten dut. Sakon-sakonean jendearen espirituak duguna eskatzen du: alde ekonomiko handiak, batzuk besteen gainean egotea. Agian etorkizunean gizaki berri bat jaioko da, orduan ikusiko dugu.Oraindik duguna hauxe da.

  3. Akatsekin jarraituta (hurrengo baterako), “Austerrek jardun zitzaion” barik, “Auster jardun zitzaion” da, ezta?
    Txikikeria hori alde batera utzita, neu ere bat nator Austerren etsipenarekin, gehiago oraindik Estatu espainiarreko egoeran egonda.
    Nire uste apalean, Espainiaren egoerak ez du konponbiderik epe motz-ertainean: zein sektore ekonomikotara bidera daitezke eraikuntzak sortutako 3 milioi langabetuak? zer egin daiteke 50 urtetik gorako miloi bat langabetuekin? eta gazteekin?
    Txarrena da euskaldunok ere inguru berean sartuta gaudela, eta, independentziarako urratsak sendo eta tentuz jorratu ezean, zurrunbilo berean harrapatuta geratuko garela.
    Oraindik egoera ez da oso larria: lehengunean El Paisen irakurri ahal izan nuen EAEren BPG Alemaniako batez bestekoa baino apur bat goragokoa dela (30.500 euro biztanleko; Extremadura eta Andaluziakoa 15.000 ingurukoa da.
    Arin ez bagabiltza, merkatu eta finantzari ankerren otso gosekilek jango gaituzte!!!!!

  4. Tokian tokiko biztanleria apoitaratu duten finantzariei epaileek-eta men egin badiete, zer iguriki dezakegu balizko (baletorko) justizia unibertsala haren zerbitzariengandik? Ez al lukete men eginen? Errotik hautsi behar den kontua duk ustelkeria. Orokorra beti hondar jomuga izanda, has gaitezen hurbiletik, ustelduak espetxerat.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude