Piztuera

Ponperia handiko irudiak ematen ari ziren. Irudiok hileta baten itxura osoa zuten. Halako batean, kostata baina, ohartu nintzen pertsonaia berpiztu berri bati ari zirela agur esaten, piztuera baten ponperiarenak zirela begien aurrean neuzkan hileta-irudiak.

Esplika dezadan paradoxa. Hogeita hiru urte dira hileta-piztuerako protagonistak agintea utzi zuela. Ordutik, apenas zabaltzen zuen ahoa. Bigarren plano batean zegoen. Zertarako nekatu, bere jarraitzaileak, araurik gabeko merkatuaren gurtzaileak, zorrotz ari baitziren hark hasitako lana osatzen? Bada, gozatzen eta gozatzen eman du erretiroa, bere politikak Europa osoan eman dituen fruituak dastatzen: finantzak, askatasun ero erabatekoan; bankuak, aldare; lan merkatuaren liberalizazio totala; enpresa publikoen pribatizatzea; sindikatuen gainbehera

Konplize

Demagun Cospedalek ez dakiela zer izan zen nazismoa: oso litzateke larria halako karguak dituen pertsona batek ez ezagutzea mundua betirako markatu zuen historia. Demagun Cospedalek oso ondo dakiela zer izan zen nazismoa: are larriagoa litzateke, eskrupulu moralaren falta totala adieraziko bailuke eskratxea praktikatzen dutenei nazi deitzeak. Transmititzen duen itxura: berdin zaiola arre zein iso, bere interesen defentsan.

Baina edozein baldin bada nazia, edozer bada nazismoa; zernahi baldin bada apartheida, ezein gertaera bihurtzen badugu holokausto, bere benetako neurria kentzen diogu gaizkiari. Gaizkia arruntzeak, ordea, nazismoaren, apartheidaren, holokaustoaren konplize bihurtzen gaitu: gaizkia arruntuz, esaten ari garena da nazismoa, apartheida edo holokaustoa ez zirela hainbesterainokoak izan.

Nazismoa-eta ahotan alferrik hartzeak bihur gaitzake, ez uste dugun bezain zeharka, izugarrikeria haien apologista.

Testuingurua

Ertzainek Cabacas hil zuteneko testuingurua ulertzeko eskatu digu Ares kontseilari ohiak. Eskatutakoa betetzen saiatuko naiz. Ertzaintzaren grabaketan esaten direnek testuinguru bat zuten, baina grabaketa ezkutatu zuenak testuinguru osoaren ezagutza ezkutatu zion iritzi publikoari. Helburu bakarra bururatzen zait: bere interes politikoen neurriko testuinguru bat fabrikatzea; iritzi publikoari testuinguru liskartsu bat marraztu eta ertzainak muga-mugako egoera batean zeudela sinestaraztea. Kontakizun ofiziala zikin zezaketen frogak tiraderan gordetzeraino.

Nonbait, orduko hartan tonto totalak ginen testuingurua ulertzeko. Orain, ordea, urtebete pasatxo egin ondoren informazio osorik gabe, testuingurua ulertzeko gai ikusi gaitu. Grabaketak agertu direnean.

Aitortu berri digun gaitasunaren izenean: Aresen dimisioak ikaragarri lagunduko liguke ulertzen Cabacasen hilketaren testuingurua.

Galderak

Politika, edo res publica. Politika, auzi publikoen plaza: herritarren arazoak herritarren bistan eztabaidatzen, erabakitzen eta kudeatzen diren eremua. Foruak

Eserita

Hamar urte Oteitza hil zela. Artikulu mordoa han-hemen. Asko eta asko, Oteitzaren izaeraz. Haren nortasuna ezagututa, ez da harritzeko. Baina arteaz ari bagara, obra nagusitzen zaio pertsonaiari. Behar den bezala. Obra bat izan liteke goratsua; artista, aldiz, lapa bat baino gizagaixo geldi geldoago bat. Gizaki baten eskutik dator kalitate artistikoa, baina artista eta obra bi eremu desberdinetako egitateak dira: obra jakin baten kalitateak ez ditu egilearen zikin brilloak ez zikinago ez distiratsuago egiten. Axola gutxi artista gizatxar dontsu bat ote zen edo aingeru zokormazo bat. Nahiko kontu berria da artistenganako mitomania, klasikoek ez zuten ezagutzen.

Nicholas Rayren In a lonely place (Toki bakarti batean) filmean pertsonaia batek jakin berri du Humphrey Bogart gidoilaria dela, eta diotso beti nahi izan duela jakin idazleek nola egiten duten lan. Bogartek erantzuten dio:

Marka da!

Ardoa, apartamendu bat, sexua, pipak (zorroan zein arma-dendetan) saldu egiten dira. Produktuak baitira, marka bat ematen zaie. Espainia ere marka bihurtzen ari dira. Salgai dago. Produktu bat da. Eta Espainiaren ospea zikintzen duenak marka zikintzen du, saltzeko aukera zapuzten. Espainian gertatzen dena (demagun ustelkeria) ez da arazo: ustelkeria haizeratzen duenak kakazten du marca Espa

Hodirik gabe

Ospitaleren bateko korridoreetan lagun batekin suertatzea ez da topo-egite hutsa izaten: lagunarekin eta laguna hara eraman duen zirkunstantziarekin egiten duzu topo. Batez ere, zirkunstantziarekin, bisitaren motiboarekin. Horregatik, laguna ospitalera eraman duen arrazoiaz galdetzen duzu, lagunagatik bainoago.

Orain egun batzuk Berriako bi Kontseilukiderekin egin nuen topo ospitaleko atarian. Jota zeuden, ez nien zirkunstantziagatik galdetu beharrik izan: Josean Lizarribar hil zorian zegoela, egoerak ez ote zuen atzera bueltarik. Baina aditzera eman bazidaten ere bizitzara lotzen zuten hodiek nekez itzuliko zutela bizitzara, Joseanen ohiko bizitasuna, Berrian jarritako ilusioa eta kemena, haren jarrera adeitsu baikorra etorri zitzaizkidan niri gogora. Albisteari bizkarra eman eta esperantza hauspotzeko modu bat zen nire erreakzio hura.

Joan da. Ez, ordea, euskalgintzari hodirik gabe iraunarazteko bere ahalegina.

Ganbara

Egunkaria daukat eskuetan. Diruzainak hainbeste lapurtu badu, diruzainaren gainetik zeudenek zenbat lapurtuko ote zuten nenbilela, errepika antzinako bat etorri zait hizkuntza are antzinagoko batean: Quid domini faciant, audente cum talia fures? (Zer ez ote dute egingo nagusiek, lapurrak hain ausartak izanda?).

Virgilioren galderak egunerokotasun guztizkoa badu ere (gaurko mundua ere argitzen dutelako omen dira klasikoak klasiko), gogoak beste norabait narama: behartu nindutelako dakit buruz Virgilioren bertsoa; halaxe ikasi nituen, behartuta (sarri, zigortuta) latinezko hainbat testu, gaztelaniazko asko, euskarazko batzuk