Atsedentxoa

Atsedentxoa eman digute, atsedentxoa aprobetxatzera goaz egun batzuetarako Madrilera. Erakusketa batzuk, antzerki pare bat, liburu-dendak, eta, eguraldiak laguntzen badu, terrazetan irakurtzeaz gainera, paseatu, paseatu

Xarrak

Jerry Lewis itzuli da (inoiz alde egin bazuen, behintzat); lanean fin eta arrakastaren aparretan ikusi dugu Cannesen: laurogeita zazpi urte ditu. Badut lagun bat laurogeita hamar urterekin mahastia zaintzen zuena (aitzurtu, inausi, sulfatatu, hostoak kendu

Izuak izu

Itxi ondo tifoia datorren aldeko ate-leihoak eta zirrikitu guztiak. Pilatu koltxoiak eta babes-trepetak ateen eta leihoen kontra, haizeari sarleku guztiak itsutuz. Segidan, zabaldu etxearen justu beste aldeko ate-leihoak, tifoia sartuko balitz haizetearen presioak ez dezan etxea barrendik lehertu globo bat balitz bezala. Azkenik, etzan zoruan eta, izuak izu, tifoia pasatu arte egon, zain eta orroka, tifoiari erronka eginez. Behin tifoia pasatutakoan bere ulu-zarta alimalekoarekin, itxi bizi-bizi lehen zabalik utzitako ate-leihoak eta zabaldu itxitakoak. Badaezpada. Tifoiak brastakoan norabidea aldatuko balu ere.

Guadalupe islako Daniel Maximin idazlearen L

Ostirala

Gaur, egun osoz, ostirala. Astebururako ataria. Erne, ordea, ez gehiegi poztu, ostiralero bezala, gaur ere Espainiako Gobernuak asteburua ozpinduko digu-eta auskalo zein neurri berrirekin. Ulahop! egin, eta neurrion astungarri berria botako dute aurreko ostiraleetan hondoratutakoaren gainera. Zementu fresko-freskoaren bermea du astungarriak, polizia nobela askotan bezalakoa. Hango orrietan, gaizkileek zementu berriz betetako zangetan hondoratzen dituzte hilotzak. Eskuinak, aldiz, mende oso bateko lorpen sozialak dituzte hondoratzen. Zementuak ekarri gintuen hona, zementura goaz berriro. Zementua txit baita eraginkorra, eskuinak ez du sekula zementu faltarik izan. Ez aurpegian, ez negozioetan, ez zangetan. Protestek, aldiz, axola gutxi: zementua gustatzen ez zaionari, hormigoi armatua.

Ostirala, berriro. Egunak neurri berriak ekarriko ditu. Ohituragatik. Eta gaurkoan baita Aznarri kontra egiteagatik ere.

OHARRAK (Post scriptum)

Bale, nabarmen gelditu naiz iragarle gisa: badirudi azken bolada luzeko ostiralik lasaiena izan dutela egoera orokorrak eta gure patrikak. Ozpinduta segitzen dugu, baina gaurko egunak ez du zerikusi handirik izan gure ozpinduran.

Edo sinetsi egin beharko dut Aznarri obeditu diotela, eta zerga berriak asmatu ordez, orain artekoak beren horretan utzi dituztela sikiera?

Tornabidea

Toponimiak badaki sorpresa adierazkor askoak ematen. Gorbeian, Urigoititik igota eta Karbamaieta gailurra baino lehen, bada haitzarteko ataka bat I>Tornabide izena duena, eta adierazkortasun handikoa iruditu zitzaidan mundutik etxeranzko itzulera izendatzeko, mundualdiko azken etapa irudikatzeko: Troiako gerra bukatutakoan, Ulises hamar urtez egon zen Itakarainoko tornabidea luzatzen eta luzatzen; Solferinoko batailan ibilitako soldadu euskaldunak itsututa egin behar izan zuen tornabidea; XIX mendean Amerikak egiterat joan ziren euskal emigrante gehienek ez zuten tornabiderik egin; Martin Ugalderen Itzulera baten historian kontatzen den tornabidea oso da gazi-gozoa

Zilarrezko ezteiak

Emakundek bere sorreraren zilarrezko ezteiak ospatu berri ditu Gasteizko Lehendakaritzan. Gasteizen nintzen egun hartan, eta nire zereginak bukatutakoan, ekitaldira joan zen lagun baten zain egon nintzen, Lehendakaritzatik hurbil, Nieves Cano kalean, lagunak han utzia zuelako autoa. Kalearen izenaren kabutan egin nuen itxaroa. Lagunak ere ez zidan Nieves Canoren arrastorik eman eta, behin etxean, Googlen jakin nuen

Kasta (eta II)

Politika, zerbitzuko lanean aritzeko lanbide gisa ulerturik. Horrela esanda, ederra da, bihotza hauspotzen du. Baina alderdi politikoek beren buruak babesteko antolatu duten sistemak pribilegiatuen kasta gorena bihurtu du politika, tesi hori du ardatz Stella eta Rizzo kazetari italiarrek orain bost bat urte arrakasta izugarriz argitaratu zuten Kasta. Honela bihurtu dira politikariak ukiezin liburuak. Talde politikoek hauteskundez hauteskunde lortzen dituzten subentzio sekulakoak; soldatak, dietak eta pentsio oparoak; partikularren diru-laguntza ez batere argiak; gardentasun falta; finantza munduarekin duten harremana; botere judizialaren kontrol gero eta estuagoa. Horri guztiari erantsi, Espainian behintzat, legearen aurrean daukaten frankizia: aforatuak dira, zuk eta nik ez bezalako lege-blindajea dute

Aforatuak (I)

Denok gara berdinak legearen aurrean, hala dio Espainiako Konstituzioak. Batzuk besteak baino berdinago, ordea: Konstituzioak berak 71 artikuluan dio diputatuek eta senatariek jurisdikzio bereizia izango dutela. Pribilegio bera dute erkidego autonomikoetako eta aldundietako hautetsiek ere. Estatu osoan 10.000 dira aforatuak, behetik jota. Poliziak-eta kontatuta, bada pribilegiodunak 250.000 inguru ote diren esaten duen aditurik. Europa osoan Espainiakoa omen aforatu gehien dituen sistema politikoa, baina Alemanian herritar bakar batek ere ez du horrelako pribilegiorik.

Pribilegioak, definizioz, pribilegioa babesten duela dio Plutarkok. Politikariek beren lanaz egindako legeek politikagintza babesten dute, beren egitekoa blindatzeraino. Ikusitakoak ikusita eta usaindutakoak usainduta, normala da pentsatzea larri ugariak dituztela blindajerako motiboak, politikagintza ondratua egin nahi dutenen guztiz kaltetan.