Lekuz kanpo

Zerbitzari berri batek atera zidan atzo eguneroko kafetxoa. Lotsati, ezker-eskuin begiratzen zuen, barrako lankideen oniritziaren bila balebil bezala. Kafea puntuan zegoela esan nion, neska animatzeagatik batik bat. Bezero bat hurbildu zen barrara, eta neska ikusita,

3 thoughts on “Lekuz kanpo

  1. Lotsagarria lan kontuetan gizarte honek duen egoera eta lotsagarria baita, neskak lotsa sentiarazteko, gizarte honek erein dituen balioak.

  2. Gaitz erdi oraindik ez dela atzerrira joan, hemen hazi, hezi eta ikasitako gazte askok egiten duen bezala. Egunen batean, krisi puta hau bukatzen baldin bada, hemen prestatutako goi mailako teknikari horrek bere sakrifizioen emaitzak eskaini ahal izango ditu Aberriaren berreskurapenerako.
    Izan ere, asken bolada honetan, negozio txarra egiten ari gara hemen prestatutako gazterik argienak esportatzen eta, honen trukean, munduko eskulanik baxuena inportatzen, hemengo ez hain argienen kaltean. Azken hauek, etxeko egon-gelako aulkiak berotu nahi baldin ez badituzte, Euskal Herrian zein Espa

  3. Zenbat halako! Guk uste baino aisa gehiago. Masterrak, karrera eta lauzpabortz hizkuntza jakinagatik artzain dabilena ezagutzen diat. Musika nahiz gitarra karrerak dituen arren, ogibidez ordulari-konpontzailea dena ere ezagutu diat. Jaimeren hausnarketa ere ikaragarri ona duk, benetakoa, bururat etorri zaidak barride baten kasua: 42 karrera matrikula erdietsi ondotik, hemen bere ikaskuntza eta prestakuntza burutu eta gero, Londreserat joan duk hemen ikasitakoa praktikan jartzerat. Jaime miretsia: hemengo ez hain argiok pairatuko diagu, bai, negozio txar horren ondorio kaltegarri sorta.

    Egon bizkor.

    Hondar oharra: gaur lankide batekin solasean ea zer ikasketa edo karrera aholkatu behar zaien haurrei ikas dezaten, gaurkoarekin lotuta: haurrek nahi dutena ikas bezate, gero ahal duten lantegietan lan eginen baitute, nahiz eta maiz aski ikasitakoarekin batere loturarik ez ukan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude