Orfidala edo kontzientzia lasaia

Politikari askok aipatzen du bere kontzientziaren lasaitasuna neurri gogorren bat hartu izana zuritzeko. Hala egin zuen Aznarrek Irakeko gerraren auzian: garrantzi gehiago eman zion bere kontzientziaren argudioari hondamendiaren zangetako milaka biktimen tragediari baino. Kontzientziaren lasaia aipatzen du Raxoik ere bere neurri ekonomikoen kordel luzeak gure gerriak estutzen dituen aldiro. Berriki, kontzientziaren lasaitasuna lehenetsi du Gallardonek abortuaren lege berriak ekarriko dituen kalte guztien gainetik.

Kristautzat dauzkate beren buruak eta uste dute betebehar kristaua dela kontzientzia lasai edukitzea. Baina ni nago kontzientzia sano batek atezuan behar duela egon, artega eta ez lasai, galdezka beti eta sekula ez seguru: lasaitzea da kontzientziari gerta dakiokeen gaitzik minena.

Baina gotzainen eta Gallardonen kontzientziek lege berriaren orfidala behar dute, nonbait, lasai lo egiteko.

OHARRAK (Post scriptum)

Kontzientzia lasaiarena ez da, noski, politikarien moopolioa. Denok erabiltzen dugun argumentua da, baina maiz hartutako erabaki polemiko baten ondorengo alibia izan ohi da.

2 thoughts on “Orfidala edo kontzientzia lasaia

  1. Politikari batzuek, boterea erdietsi ondotik, uste ditek nahi dutena egiteko baimena dutela. Hauteskunde kanpainan agindu zutena izan ezik, bururatzen zaien (eta aberasten dituen) guztia egin dezaketelakoan zaudek. Kristautzat barik, zuzenean jainkotzat zauzkatek beren buruak. Horregatik kontzientzia lasaiarena haien

  2. Izan ere, politikari askoren jarduera ikusita gero, galdetzekoa da nola lortzen duten Morpheoren besoak topatzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude