Kasta (eta II)

Politika, zerbitzuko lanean aritzeko lanbide gisa ulerturik. Horrela esanda, ederra da, bihotza hauspotzen du. Baina alderdi politikoek beren buruak babesteko antolatu duten sistemak pribilegiatuen kasta gorena bihurtu du politika, tesi hori du ardatz Stella eta Rizzo kazetari italiarrek orain bost bat urte arrakasta izugarriz argitaratu zuten Kasta. Honela bihurtu dira politikariak ukiezin liburuak. Talde politikoek hauteskundez hauteskunde lortzen dituzten subentzio sekulakoak; soldatak, dietak eta pentsio oparoak; partikularren diru-laguntza ez batere argiak; gardentasun falta; finantza munduarekin duten harremana; botere judizialaren kontrol gero eta estuagoa. Horri guztiari erantsi, Espainian behintzat, legearen aurrean daukaten frankizia: aforatuak dira, zuk eta nik ez bezalako lege-blindajea dute

One thought on “Kasta (eta II)

  1. Hauteskundeetarat aurkezten direlarik beren programa azaltzen ditek. Eginen omen dutenaren azalpena. Zertarako hautatuko dituzten erraiten zigutek. Gero, irabazi ondotik, agindutakoa izan ezik, bertze edozer egiten ditek halako txeke zuria eman zaielako erabateko ustean. Jakina, anitz urtez hala izan bada, aukeratu berriek zergatik aldatu beharko dute joera? Nahi dutena egin zezaketek eta, gainera, ukiezinak dituk.

    Politika ondratua egin nahi dutenek, ordea, soldatak jaistearen aldeko neurriak hartzen ditiztek, ordutegiz kanpoko hamaika oren gehiago eginik ere ez ditek neholako saririk jasotzen, auzoetaraino eta, oro har, jendearen baitaraino hurbiltzen dituk eta haien arazoak bere egiten saiatzen dituk. Suntsigarria duk ikustea apoitaratzen gaituztenak aforatuak izaiteagatik lasai asko bizi diren bitarte etsigarrian, benetan herriaren alde ari direnek ostiatik ostiarat dabiltzan arazoak zinez konpondu nahian.

    Halako usteldurik asko baditiagu, ez diat uste itzalpean sartuko dituztenik, boterean ego(ite)n direino jende anitz aberatsarazi dutelako.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude