Purrustada

Espainiako gotzainen bozeramailea ari zen telebistatik:

3 thoughts on “Purrustada

  1. Bi mila urtez ari dira espazioa ebanjelizatzen. Euren espazioa, gure espazioa edonoren espazioa; eta, espaziorik topatzen ez dutenean, beste erlijio batzuek goldatua dagoelako, sute garbitzaile handiak pizten dituzte goldari gogaikarri hauek bero-bero ebanjelizatzeko. Frantziako hegoaldean zeuden kataroen holokaustoa lekuko eta hainbat belar-biltzaile sorgin bilakaturik Eliza Amak irizpena emanda, eta abar…
    Izan ere, zenbat eta zientzia aurrerago orduan eta Jainkoa atzerago. Gizakia, Ama Lurrean sortu zenetik, jainko baten beharrean bizi da beti; naturan ulertezinak gertatzen zitzaizkion fenomeno atmosferikoei, batez ere, azalpen bat emateko. Beraz, lasai asko esan dezakegu Gizakiak Jainkoa asmatu duela bere irudi eta antzera. Eta hain gizatiar asmatu zuen Jainkoa non Testamentu Zaharrean, arreta handiz irakurtzen badugu, harri eta zur ohartuko gara zeinen krudel, gaizto, mendekari, nartzisista, baita sionista ere, gertatzen den. Testamentu Berrian ordea, Jainkoaren irudia askoz

  2. Goi mailako gotzainak-eta botere-guneetatik hurbil egon dituk aspaldian. Historia, beraiena, nahi izan duten bezala azaldu ditek. Jarraiki beharreko gizon eredugarri harengandik, jardueraz, ibilbidez eta asmoz ere, arras urrunduta ibili dituk. Areago, jarraiki beharrekoari ekintzaz jarraikitzen zaizkionak bazter uzten ditiztek.
    Aparteko enantzua erakutsi ditek gauza bat erranez eta zeharo kontrakoa eginez, aparraren antzerat, gainerakoen gainetik ibiltzeko. Orain, jendearen gaineko eragina ahultzen ari zaielarik, lehengo indarra berreskuratu nahiz, eskuindar amorratuei esker derrigorrezko hezkuntzan muturra sartu nahi ditek.
    Hobe noharroinak lagunduko balituzte eta ebasleak-eta gaitzetsiko balituzte. Edo hobe desagertuko balira.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude