Tornabidea

Toponimiak badaki sorpresa adierazkor askoak ematen. Gorbeian, Urigoititik igota eta Karbamaieta gailurra baino lehen, bada haitzarteko ataka bat I>Tornabide izena duena, eta adierazkortasun handikoa iruditu zitzaidan mundutik etxeranzko itzulera izendatzeko, mundualdiko azken etapa irudikatzeko: Troiako gerra bukatutakoan, Ulises hamar urtez egon zen Itakarainoko tornabidea luzatzen eta luzatzen; Solferinoko batailan ibilitako soldadu euskaldunak itsututa egin behar izan zuen tornabidea; XIX mendean Amerikak egiterat joan ziren euskal emigrante gehienek ez zuten tornabiderik egin; Martin Ugalderen Itzulera baten historian kontatzen den tornabidea oso da gazi-gozoa

3 thoughts on “Tornabidea

  1. Amerikara noa nere borondatez,
    hemen baino hobeto izateko ustez;
    aspertua bainago hemengo izatez,
    adios aita eta ama ondo bizi bitez.

    Hemendik doazen gazteak ez daude asperturik hemengo izatez baizik eta ez baitute inon ere lanik topatzen. Tamalez, prestuenak joaten zaizkigu, hemen ikasitakoez atzerritarrek balia ditzaten. Egia esan, hau benetako odoluste gertatzen da gure Euskal Herriarentzat. Galdera da: horietako zenbat itzuliko dira Aberriaren besoetara lan-odisea bukatuta gero? Edo euskal diaspora handituko al da gure Ama Euskal Herria murrizten den heinean?
    Herriminak -eta krisiaren bukaerak- indar nahikoa izango ahal dute tornabibea hauta dezaten?
    Auskalo.

  2. Azken 50 urte horietan Lapurdin eta Iparralde osoan ukan dugun tornadarik hoberena ENBATA da. Bidasoaren bukaeran, Hendaian eta Hondarribian dabilen eta BRUIARTA ere deiturik omen den haize baten izenetik dator Iparraldeko abertzale alderdiaren izena. 1974 garren urtean Marcelin ministru zenak debekatu zuen arren, alderdi abertzale ordez kazeta abertzale bezala darrai eta jarraituko du. ENBATA deitu tornadatxoak ufatzen segi beza Iparraldean!Jo eta ke departamentua lortu arte eta luzeago!

  3. Kontuaren gogorra ongi prestaturik egonagatik, erbesterat ihes egin beharra duten gazteena. Latza duk otserrirarazien patua,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude