Izuak izu

Itxi ondo tifoia datorren aldeko ate-leihoak eta zirrikitu guztiak. Pilatu koltxoiak eta babes-trepetak ateen eta leihoen kontra, haizeari sarleku guztiak itsutuz. Segidan, zabaldu etxearen justu beste aldeko ate-leihoak, tifoia sartuko balitz haizetearen presioak ez dezan etxea barrendik lehertu globo bat balitz bezala. Azkenik, etzan zoruan eta, izuak izu, tifoia pasatu arte egon, zain eta orroka, tifoiari erronka eginez. Behin tifoia pasatutakoan bere ulu-zarta alimalekoarekin, itxi bizi-bizi lehen zabalik utzitako ate-leihoak eta zabaldu itxitakoak. Badaezpada. Tifoiak brastakoan norabidea aldatuko balu ere.

Guadalupe islako Daniel Maximin idazlearen L

One thought on “Izuak izu

  1. Naturak behin eta berriz gizakia dagokion tokian uzten dik. Ez gaituk ezer haren indarraren aitzinean, kontra egin nahi izanez gero galdu egiten diagu. Munduko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude