Atsedentxoa

Atsedentxoa eman digute, atsedentxoa aprobetxatzera goaz egun batzuetarako Madrilera. Erakusketa batzuk, antzerki pare bat, liburu-dendak, eta, eguraldiak laguntzen badu, terrazetan irakurtzeaz gainera, paseatu, paseatu

3 thoughts on “Atsedentxoa

  1. Bururat etorri zaidan lehena Joseba Tapia handiak musikatu zituen Bittoriano Gandiaga are handiagoaren bertsoen gaineko abestia izan den arren, ongi pasa Madrilen eta erabil ezak aste hau pilak ederki kargaturik ekartzeko. Ongi ibili.
    Egon bizkor.

  2. Baina gaur, Berrian, beste artikulu bat idatzi duzu. “Zentzua” izenburukoa. Zergatik ez da blogen agertzen?

    Azken esaldia (“Nire esku dagoela”.) errepikatzea. Lasaitzeko mantra? Zeure burua konbentzitzeko formula? Ez ahazteko?

    Lagungarri izan zait.

    Zentzua, heriotzaren aurrean, ezbeharrekin topo egitean, beti bilatu dut kanpoan (erlijioan, “errealitatean”, beste batzuen hitzetan…). Baina garbi esan duzu: nire esku dago. Gure esku dago egunerokotasunean jartzea eta bizi izateko indarra aurkitu, edo inon ez jartzea eta, agian, bizitza alferrik galdu. Edo besterik gabe, galdu, guztiz, galdu.

    Ez dakit azaldu naizen.

    Mila esker zure gaurko “Hitz beste” argitaratu izana.

    Ondo lo egin, amets goxoak izan.

  3. Anderea, aldian behingo bisita atsegin horri: oportxoetatik bueltan, eguneroko testua (eta, ahal dudanean, iruzkintxoa) argitaratzen segituko dut. Oraintxe pausatzera noa atzeratutakoak.

    Zentzua (pentsamendua, ideologia, teoria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude