Xarrak

Jerry Lewis itzuli da (inoiz alde egin bazuen, behintzat); lanean fin eta arrakastaren aparretan ikusi dugu Cannesen: laurogeita zazpi urte ditu. Badut lagun bat laurogeita hamar urterekin mahastia zaintzen zuena (aitzurtu, inausi, sulfatatu, hostoak kendu

2 thoughts on “Xarrak

  1. Xaharrak benetako entziklopediak dituk (kasu ergelen bat izan ezik), iragan den historiaren lekukoak, gureganaino metatu den jakintzaren irakasleak. Anitz zor zieagu eta anitz diagu haiengandik ikasteko; galdu diren tresnen erabileraz, desagerturiko ogibideaz, suntsitu ziren herriez edo, demagun, egun ez darabiltzagun (edo gaizki darabiltzagun) eleez asko zaukatek guri irakasteko.
    Gaixotu ez direnak gauza dituk betiko beren jardueretan aritzeko, mantsoago delarik ere. Lauretan hogeita bat urteko atso barride batek, oraino ere, betaurrekorik gabe albainutu ahal dik, gauza duk haria ongi kokatzeko orratzean nahiz eta hurbiletik guti ikusten duen. Haren adinkide bat piper biltzen ikusi nian behin; lurrean belauniko eta gazteekin baterat zebilena, ez zitean gibelean uzten (berak, jakina, ez zitian saskiak husten).
    Arrazoi duk, Anjel, soberako babesak ez ziek batere mesederik egiten.

    Egon bizkor.

  2. Orain dela gutxi, telebistan, ez dut gogoratzen zein katetan, pakistandar edo indiar baten kasua plazaratu zuten. Gizon xahar horrek 102 urte omen zituen eta oraintsu arte maratoietan korrika egiten zuen. 102 urteak konplituta gero zaharra zela deliberatu zuen eta ez zuela jadanik bere burua maratoietara aurkeztuko; 16 kilometroko zirkuitutxo batean lasterka egingo zuela, egunero, sasoiari eusteko!!!!!
    Beste kasu bat, hau oso barregarria:
    Usansoloko arotza xahar batekin, orain hilik dena, adiskidantza handia baneukan eta sarritan, berarekin topo eginik, galdetzen nion: aupa, Arotza, zelan gabiltza? Eta berak buru makur: txarto, lagun, txarto. Eta nik harrituaren plantak egiten: Zer pasatzen zaizu Ba? Berak: gero eta ahulago nauk. Eta nik inozokeriaz: zer dela eta? Eta berak bere hankartekoa seinalatuz: gazte nintzenean, esku batekin makurtzen nuen, GAUR EZ ETA BIEKIN ERE!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude