2 thoughts on “Konkista

  1. Aginte eta indarra lanabesak dituen lagunak(?), kontziente edo inkontzienteki, sarritan, bere mugak zeharkatuko ditu norainoko malgutasun duten bere hurko lagunarenak, mahaikidearenak kasu honetan, egiaztatzeko edo kontrastatzeko asmoz.
    Horrelakoak egiten dituena ez da leader bat, nagusi arrunta baizik. Horrelako jokamoldeak beti biluzten eta ageritan uzten du pertsona baten izaera, psikologoaren ikerketak bezain argi eta garbi, gutxienez.
    Hau bezalako jokaera duen batek ez du ezer merezi, goi-mailako espiritu baten erruki edo mesprezua ez bada.

  2. Halako kasu bat gertatu zitzaiguan lantegian. Beti gainean genuen arduraduna, beti lanak oro gaizki egiten genituela hamaikatan errepikatzen ziguna bederatzietako ogitartekoa gurekin jaterat esertzen hasi zuan. Besoak ez, ahoa, aldiz, ahal bezain maiz zabaltzen zian gure atsedenalditxoa bere jardueraren eremu bihurtu guraz. Kontu larria zuan astun (eta gaizto) hari bake santuan gosaldu nahi genuela jakinaraztearena, hondarrean, benetako gerra guztietan bezala, bertze urrats bat egin genian borroka gogortu nahian. Gure aldamenean jartzerat zetorrenetan, oraino urrunxko zegoelarik susmorik ez izaiteko, puzkerka hasten gintuan hura iristen zenean giro egokitua eduki zezan. Lehenean ez zian fitsik ere erran, aurpegi txarra baizik ez zian jarri. Hurrengoetan kiratsari buruz mintzatu zuan, betiere nehori deus leporatu gabe. Azkenean gure baitarat ez etortzea erabaki zian, gerra kimikoak uxatu zian (ogitartekoaren ordu laurden exkaxean izan bazen ere) gure belarri-suntsitzailea. Hurrengoan, beraz, ekin gerra kimikoari.

    Jaimeren diagnostikoarekin arras ados. Badituk beren burua Munduko zilbortzat daukatenak, dena haiena dela benetan sinesten dutenak, horiei, gerra kimikoa.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude