Bilbao/Bilbo

Han-hemengo egunkarietan, Bizkaiko hiriburuan egin duten kongresuari buruzko informazioa. Hirien etorkizuna aztergai, eko-teknologia, artea eta diseinua, turismoa, osasuna, energia eta bizi-kalitatea bezalako gaiak aztertu dituzte. Ponentzietan ez ditut ikergai inmaterialagoak ikusi, berebiziko garrantzia dutenak haiek ere hirien etorkizunean

4 thoughts on “Bilbao/Bilbo

  1. Eman nahi den itxura gorabehera, Bilbon Euskal sustraia bazegok. Landu beharrekoa, hori bai, bertzenaz globalizaziotik ergelizaziorat dagoen bide exkaxa segituan egin daitekek eta nortasuna zeharo galdu. Gaur, hain xuxen (kointzidentzia!), Bilboko Gau Zuriaren kontura sekulako kontzertua zegok. Tradiziotik modernitaterat abiatu diren hainbat musikariren lanak entzuten ahalko diagu. Hor, Unibertsitateen Etorbidean, bertzeak bertze, Anjel Untzu, Kalakan edo eta Igelaren Banda arituko dituk. Horixe izan daitekek bidea modernizaziorat, sustraiak baliatuz etorkizunerat.
    Egon bizkor.

  2. Ederki hasi gaituk… huts egin diat: “hainbat musikariren lanak entzuten ahalko diagu” jarri beharrean “hainbat musikariren lanak entzuten ahalko ditiagu” jarri nahi nian.

    Barka hutsa eta egon bizkor.

  3. Bilbo Bilbao kontu hau dela eta bada aspalditik datorkidan zalantza. Zergatik errepideetan ez da Bilbo agertzen, Vitoria-Gasteiz, Pamplona/Iruinea eta Donostia-SS agertzen diren bezela?

  4. Kontzertua zoragarria izan zuan, maila goreneko musikariek beren lana bikain egin zitean eta bildu zen jende mordoa poz-pozik atera zuan. Esker mila.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude