Arriskua

Ea lortzen duzun mareatu gabe erreparatzea matematikako katedradun batek kalkulatutako zifra alimalekoari: 10.000.000.000.000.000.000.000.000.000.000. Numeroen ilara luze horren parean jar ezazu 1 apal bakarti bat. Hor dituzu aurrez aurre, zein bere lubakian, zenbaki luze esan ezina eta 1 xumea. Bi zifren arteko lehiak zinez behar du desorekatua. Eta halaxe da: zifra luzearen baitako milioika aukeretatik bakarra omen dago, bat bakar biluzi hori baino ez, lau notariok nahasteko, bakoitzak bere aldetik, Espainiako Kristina Infantaren nortasun agiriko zenbakia eta terreno batzuen hainbat jaberenena.

Hala ere, akats burokratiko bat dela sinestarazi nahi digute.

Egia deskubritzea arriskutsua denean, arriskuaren estalgarri aproposak izan ohi dira gezurra, manipulazioa, engainua. Hain gezur baldar sekulakoa asmatu dutenean, nolakoa ote da engainuak ezkutatu nahi duen egia, zenbaterainokoa egia publiko egitearen arriskua.

5 thoughts on “Arriskua

  1. Egunez, egunkari eta internetik edo gauaz, Teleberritik, azken bolada honetan jasaten ditugun albiste-bonbardaketek ez digute itotzen eta asaldatzen gaituen amorrua baretzeko betarik ere ematen.
    Izan ere, norberaren egonarri edo pazientziak badu bere muga, eta, mugaz haraindikoak aurretik sumatu ezinezkoak gerta daitezke. Alde batetik, jendea mugitzen ari da, honetan ez dago dudarik; bestetik, ziklo politiko baten amaiera bizi izaten dugu, hori ere argi da. Goi-mailakoak ere honetaz konturatu dira, baina, ezin dute oztopo edo dikerik jarri datorkien ur-jausia desbideratzeko. Hortik, mesprezurik handiena merezi duen astazakil baten azalpen sinestezinak. Chanel n

  2. Zeinen gaixoak! Halako hutsak beti jende ezagunekin gertatzen dituk, egundaino ez auzoko iturgin edo enparauekin. Makurrena ez duk gezurra, ezta gezurtia ere, makurrena halako irri ergela eginez sinesten (edo onesten, berdin zaidak) duena duk. Goian usteldu gutiago legokek, behekoen arteko anitz hain ergelak ez balira.
    Egon bizkor.
    Hondar hausnarketa: ez zekiat denboraren poderioa izan den, baina zeinen aise duten agintariek nahi duten guztia sinetsarazteko, jendea prest zegok emaiten zaien ogalea jateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude